Geroa ereiten

Oarsoaldeak jardunaldi bat antolatu du komertzializazio ereduei, internazionalizazioari eta Spri/Eusko Jaurlaritzaren Laguntza programei buruz

Jardunaldiaren helburua, Oarsoaldearen lehendakaria den Asier Mujikak adierazi duen bezala, enpresen lehiakortasuna hobetzea eta lankidetza eta kooperazio-sareak bultzatzea da. Topaketa berri honetan, SPRI-ren eta OARSOALDeko-SAREA-ren 2012rako dirulaguntza programak aurkezteaz gain, enpresek internazionalizazioa nola jorratu dezaketen jakiteko SPRIk dituen bulego eta zerbitzuei buruzko informazioa eskainiko zaie.


compite

Enpresen topaketa martxoaren 16an

Oarsoaldeak gonbita luzatzen dizue 2012ko martxoaren 16an, 09:00etatik 12:30etara TKNIKA Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan, Zamalbide Auzoa (Egiburuberri poligonoaren ondoan) ERRENTERIAn egingo den hedapen-jardunaldira etortzera–. www.oarsoaldea.eus/mapako.

Jardunaldian SPRI-ko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariek parte hartuko dute.

Diagnostiko lehiakorrak eta hobekuntza-planak sustatzea

Oarsoaldea Garapen Agentziak, lankidetza-prozesu honetan, mota honetako jardunaldiak egiteaz gain, bere inguruneko enpresen lehiakortasun hobekuntzaren jarraipena egingo du, sare lehiakorrak finkatzeko orduan OARSOALDeko SAREAko enpresa sarearen sustapenean jardungo du eta ekimen honetan parte-hartzen duten enpresetan lehiakortasun diagnostikoen eta hobekuntza planen egitea bultzatuko du.

Jardunaldi honetan parte-hartu nahi dutenek izena eman dezakete Oarsoaldearen Industria Sustapen Sailean enpresasustapena@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943.494.129 telefono zenbakira deituz.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus