Geroa ereiten

San Markok zubi altxagarria jeisten du

Gotorlekuaren Kultura eta Jolas Gunea ekainaren 13 an berrirekiko da lau hilabetez

Errenteriako alkatea den Julen Mendozak eta Oarsoaldea eskualdeko garapenerako agentziaren presidentea den Asier Mujikak jakinarazi digutenez, datorren ekainaren 13an, San Marko Kultura eta Jolas Guneak bere ateak berriz irekiko dizkie mende batzuk atzera egin nahi duten bisitari guztiei, gotorleku-museo honetako gune ezberdinak bistatzeko aukera eskainiz.

san marko

ARGAZKIA/FOTOGRAFIA: KATIUSKAK ARGAZKI ESTUDIOA

Irekita egongo den lau hilabeteetan, gotorlekuan bisita librea egiteko aukera izango da; lau hizkuntzetako panel ezberdinez baliatuz, gotorlekuaren jatorrizko jarduera islatzeko beheko obran dauden gune ezberdinetan kokatzeko eta ulertzeko aukera izango du bisitariak, bertan jarri diren kanoien, obusen eta soldaduen errepliken bidez.

kainoiak

Bisitariak nahiago badu, bisita gidatua egiteko aukera ere izango du, irekieraren ordutegian orduro eskainiko direlarik.  Bisita gidatu hauetan gotorlekuaren gune guztiak bisitatzen dira: antzinako zubi altxagarrian hasita, Armako patioa zeharkatuz, beheko obrarantz jaitsi, non korridore luzeek kaponera eta baterietaraino eramango zaituzten. Ondoren, ibilaldiak fosotik jarraitzen du eta gotorlekuaren behatokira eramango zaitu. Bisitarekin amaitzeko leku hoberena da hau, euskal kostaldea eta inguruko mendien bista zoragarriak eskaintzen dituelarik.

san-marcos-aerea 

Bisita gidatuaren prezioa helduentzat 3 €-koa, eta 5-12 urte bitarteko haurrentzat, jubilatuentzat eta 65 urtetik gorakoentzat eta 10 laguneko taldeentzat 2 €-koa izango da (5 urte baino gutxiagokoak doan sartzen dira). Bestalde, gotorlekuan bertan kokatzen den Aldura Jatetxean bazkaltzen edota afaltzen gelditzen direnek, bono bat jasoko dute Gotorlekuan bisita gidatu bat 1 €-ko salneurrian egiteko.


Honela, eta azken urteotan egin izan denez, Errenteriako Turismo Bulegoa ere irekia egongo da museoa zabalik egongo den hilabeteetan, bien -museoaren eta turismo bulegoaren- ordutegia hauxe izango delarik: ekainak 13tik urriak 13ra, asteazkenetik igandera, 11:00-14:00/16:00-18:00.

Informazio gehiago eta erreserbak:

San Marko Kultura eta Jolas Gunea

943 449 638 / turismo@errenteria.net /

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus