Geroa ereiten

Oarsoaldeak enpresentzat jardunaldi bat antolatuko du negozio ereduak berrikuntzan, “Cheque + Innova”, COMPITE- Lehia eta berrikuntza ibilbideak programa eta beste laguntza programei buruz

Asier Mujikak –Oarsoaldea eskualdearen garapenerako agentziaren lehendakaria- adierazi duenez, jardunaldi honetan honako galdera hau erantzun nahi da: nola egokitu gaitezke egoera berrira, berasmatu eta negozioak egiten jarraitu?

Jardunaldi honen helburua, kasu praktiko baten bidez, produktu, zerbitzu eta negozio berriak garatzea, bezero eta merkatu berriak lortzea, antolatzeko, bezeroekin harremana mantentzeko edo elkarlanean aritzeko modu berriekin lan egiteko baliozko ikuspegi bat erakustea da.

Era berean, “Cheque + Innova” programa berria aurkeztuko da, honako hartzaile hauei bideratua delarik: ETE industrialak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, produktua-prozesuarekin eta aurrekoekin lotutako zerbitzu teknikoak, Informazio eta Komunikazio Gizartearen eremukoak eta Handizkako Merkataritzakoak. Enpresak gutxienez 3 langile izan behar ditu.

foro cheque innova

Enpresen topaketa ekainaren 21ean

Jardunaldi berri hau, Oarsoaldea Garapen Agentziak parte-hartzera gonbidatzen  zaituena, 09:00etatik 12:30etara TKNIKA Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroan egingo da.  Zamalbide Auzoa (Egiburuberri industrialdearen ondoan) ERRENTERIA. www.oarsoaldea.eus/mapako.

Jardunaldian, Negozio Ereduetan jakituna den aholkulari batek eta SPRI-ko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkariek parte-hartuko dute.


Diagnostiko lehiakorrak eta hobekuntza-planak sustatzea

ren Industria Sustapen Sailean enpresasustapena@oarsoaldea.eus e-mailaren bidez edo 943.494.129 telefono zenbakira deituz.

Info gehiago Cheque+Innova-ri buruz

Jardunaldiaren egitaraua

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus