Geroa ereiten

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak arrandegietan hizkuntz paisaia aldatzen du

“Establezimendu batera sartzen garenean, ikusten den aurreneko gauza produktuari buruzko informazioa ze hizkuntzatan idatzia dagoen da. Beraz oso garrantzitsua da hizkuntza paisaia (errotulua, jendaurreko idatziak, oharrak, establezimenduko elementuak…) euskaraz egotea zeren eta, dudarik gabe, horrek berak bezero euskaldunek euskara erabiltzea erraztuko baitu”. Modu honetan, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak Oarsoaldeako merkataritzan euskararen erabilera eta normalizazioa sustatzeko ekimenak aurkeztu zituzten.

Oarsoaldeko lau udalak, Euskara Batzordearen bitartez, 15 urte daramazkite Merkataritzan eta Ostalaritzan euskararen normalizazioa sustatzeko elkarlanean.

Azkeneko urte hauetan zehar, ekintza desberdinen bitartez, besteak beste, doako aholkularitza zerbitzua, establezimenduetan euskararen presentzia handitzen ari dira.

Orain bi urtetik hona, urtero Oarsoaldeko Euskara Batzordeak merkataritza sektore edo gremio bat hautatu ohi du eta harekin ahalegin berezia egiten dute. 2012an arrandegiekin ari dira lanean eta bi ekimen prestatu dituzte sektoreari begira. 

arraindegiak

Batetik, arrandegietako 18 produktu ohikoenen prezioak jartzeko, PVCko txarteltxo bereziak banatuko dizkiete arrainketariei. Txarteltxo hauek hutsune bat izango dute non arrainaren irudia, izena euskeraz eta prezioa jarriko dute.

Txarteltxoez gain, arrainen irudiak eta izenak euskaraz azaltzen dituen panel handi bana ere banatuko zaie nahi duten arrandegi guztiei. Panel hauen neurria aukerakoa izango da, handiena, hala ere, 60x100zm izango da. Txarteltxoak edo panelak eskuratu nahi dituzten arraindegiek beraien herriko euskara zerbitzura jo beharko dute.

Bestetik, udazkenean, urriaren 1etik 31ra, arrandegietako produktuak erabiliz egindako errezeten lehiaketa egingo dute.

Errezetek euskaraz idatzita egon beharko dute, produktuaren izenak euskaraz, eta ezinbestekoa da arrandegietan horretarako propio jarrita dauden kutxa edo buzoietan errezeta uztea.

Errezetak eskualdeko arrandegietan jarritako buzoietatik jasoko dituzte eta gero lau herrietako gastronomia elkarte banatako sukaldariek osatutako epai-mahaiak erabakiko ditu errezeta irabazleak. Herri bakoitzeko irabazleak errezeta entregatu zuen arrandegian erabiltzeko 100 euroko erosketa txartela eskuratuko du.

Oraingoz eskualdeko 39 arrandegietatik 31k agertu dute ekimen batean edo bestean parte hartzeko asmoa.

Honen guztiaren berri badute arrainketariek edo honen berri oraindik ez duen arrainketariren bat balego, eta interesatuko balitzaio, bere herriko euskara zerbitzuarekin harremanetan jarri besterik ez du.


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus