Geroa ereiten

Oarsoaldeako merkatariek Interneten beraien presentzia diagnostikatu eta sustatzeko eta on-line bidezko salmentarako diru-laguntzak eskatu ditzakete

Laguntza hauen helburua, negozio elektronikoaren estrategiak ezarriz, merkatarien eguneroko lanean negozio elektronikoa barneratuz eta Internet erabiliz kontsumitzailearekin daukaten harreman eredua eraldatuz, merkataritza lehiakortasuna hobetzea da.

-          Euskal Autonomia Erkidegoko txikikazko merkatariei zuzendua dago eta laguntzek mota honetako gastuak ordaintzeko balioko dute: merkatari eskatzaileak interneten duen egoeraren diagnostikoa egiteko, beraien merkataritza eraldatzeko gomendioak, eta bakarkako tutoretzak. Teknologian egindako inbertsioak ez dira sartzen.

-          Eskaerak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 15etik 2012ko irailaren 7ra arte izango da (aurrekontua ez bada lehenago agortzen).

-          Merkatari bakoitzak laguntza behin bakarrik eskatu dezake, 1000 eurotako balioa duen e-commerce txekea deitutakoa, alegia. 1000 €ko txeke bat, 2.000 €-ko balioa duten 2 txeke edo 3000 €-ko balioa duten 3 txeke eskatu ditzazkete eta merkatariek eskatutako laguntzaren %10a ordaindu beharko dutelarik, gehi  zerbitzu osoari dagokion bez-a.

 

                       banner difusin euskera

Eusko Jaurlaritzak programa bat abian jarri du merkatarientzat, on-line bidezko salmentarako estrategiak barneratu eta merkataritza elektronikora bideratzen laguntzeko.

 

“Txikikazko Merkatariak e-commerce bidera bultzatzeko” ekimenak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak diseinatua eta SPRIk (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua) kudeatua, parte-hartzaileen eskura e-commerce txekea jartzen du: formatua, merkatariak e-commerce garapenean lagunduko duen eta homologatua dagoen hornitzaile batek emandako zerbitzuaren ordainketaren sinboloa da.

Nola parte-hartu?

Merkataritza bakoitzak behin bakarrik eskatu dezake e-commerce txekea eta orain azaltzen diren aukeren artean hautatu dezake:  

•         Txeke bateko zerbitzua: 1.000 euro

•         Bi txekeko zerbitzua: 2.000 euro

•         Hiru txekeko zerbitzua: 3.000 euro

Programak eskainitako zerbitzuaren %90a ordaintzen du programak, merkatariak zerbitzuaren %10a eta zerbitzu osoari dagokion BEZ-a ordaintzen duen bitartean.

Diru-laguntza hauek eskatzeko orduan merkatariek Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren eta Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoaren laguntza izango dute beharrezkoak diren izapideak egiterako orduan.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta azken eguna, aurrekontua lehenago agortzen ez bada behintzat, 2012ko irailaren 7a da.

Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziak eta Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak lau udalerrietan informazio jardunaldiak egingo dituzte interesa duten merkatari guztiei e-commerce txekea zertan datzan azaltzeko eta laguntza hauek lortzeko egin behar dutena adierazteko.

E-commerce jardunaldiak honako leku hauetan egingo dira:


Pasaia: Uztailaren 2an, 15:00-etatik 16:00-etara  Alkateordetzan

Errenteria: Uztailaren 3an, 15:00-etatik 16:00-etara  Reina aretoan
Lezo: Uztailaren 4an, 15:00-etatik 16:00-etara   Kultura-aretoan 
Oiartzun: Uztailaren 5an, 15:00-etatik 16:00-etara  Oarsoaldearen bulego orokorretan, Mamuteko bulego eraikina. 2 solairuan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Oarsoaldeko merkatariek Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziarekin harremanetan jar daitezke www.oarsoaldea.eus helbidean,  edota telefonoz 943 494 129, edo Eskualdeko Merkataritzarako Dinamizazio bulegoarekin  943 514 553 telefonoan harremanetan jarriz.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus