Irrien Lagunak Oarsoaldean 2013. Eskualdeko batzar irekia, balorazio saioa

Hamabost hilabete joan dira Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak lehen urratsak egin zituenetik. Hilabete horietan guztietan elkar ezagutu, ekimenaren oinarriak eztabaidatu, aberastu eta onartu, geure buruak antolatu, haurren parte-hartze prozesua abian jarri eta ekintzen aroa jai eder batekin abiatu dugu.

Orain, horren guztiaren balorazioa egiteko garaia da, eta horretarako antolatu da saio hau.

 

Noiz: Urtarrilaren 19an, larunbatarekin.

Non: Errenteriako Merkatuzarren.

Ordutegia: 10.00-14.00.

Norentzat: Eskualdeko jendearentzat.

Deialdi irekia: Egitasmoan jardun duten (asko, gutxi, puntualki, antolatzaile nahiz hartzaile...) guztientzat, eta baita egitasmora hurbildu nahi dutenentzat ere.

 

irrien-lagunakona

 

Saioak bi zati izango ditu: lehenengo zatian, egindakoari begiratuko diogu: zer egin dugun ondo eta zer hobetu dezakegun aztertuko dugu.

Eta bigarren zatian, urte berriari begira jarriko gara, antolakuntzaren, parte hartze prozesuaren eta ekintza berrien inguruko urratsak marrazten hasteko.

Irrigintza, herrigintza


Oarsoaldea