Oarsoaldea Aste Santuan: San Marko gotorlekuaren berrirekiera, Pasaiako badian zehar txalupa ibilbidea eta museoak ikusteko sarrera bakarra

 

La comarca de Oarsoaldea presenta una entretenida agenda de actividades para esta Semana Santa, tanto para las personas que se quedan en casa como para las que nos vienen a visitar.

 

Aiora Perez de San Romanek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria eta Oiartzungo udaleko alkatea denak adierazi duenez, bosgarren urtez segidan, hurrengo asteazkena martxoaren 21etik aurrera San Marko Kultura eta Jolas Guneak bere ateak berriro irekiko ditu jendaurrera, asteazkenetik igandera 11:00etatik-14:00etara eta 16:00etatik-18:00etara. Hurbilduko diren guztiek gotorlekuaren jatorrizko jardueraren museologiko-birkreazioa bisitatzeko aukera izango dute eta, aldi berean, Oarsoaldea eskualdeko eskaintza turistikoa kontsultatu ahal izango dute gotorlekuko harreran kokatua dagoen Errenteriako turismo bulegoan. Horrela, bisitariak gotorleku zahar honetako igarobideetatik galtzeko aukera izango du eta soldadu, kanoi eta munizio-biltegien erreplikak deskubritu. Gainera, aparteko 360 graduko panoramikaz gozatzeko aukera ere ematen du gotorlekuak, euskal kostaldearen eta barrualdeko mendien gainean.

                              san-marko-gotorlekua n

Eskualdeak Aste Santuan eskaintzen duen eskaintza turistikoaren barruan, Pasaiako badian zehar itsasontzi irteerak nabarmentzen dira. Aurten, berrikuntza bezala, ordutegi finkoa izango dute, goizeko 12:30etan eta arratsaldeko 17:00etan. 50 minutuko iraupena duten txalupa-irteera hauek Pasaiako badian zehar ibiliko dira portuko instalazioetatik eta San Pedro eta Donibaneko hirigune historikoetatik pasatuz, eta Ulia eta Jaizkibel mendiek babesten duten euskal kostaldeko fiordo bakarreko sarrerara hurbilduz.

                              itsasontzia n

Beste aukera bat eskualdeko museoen eskaintza da. Oarsoaldeko 7 museoak sarrera bakarrarekin bisita daitezke jada, %50eko deskontuaz baliatuz. Bonoak 9€ balio du eta museo hauen guztien sarrera du barne: Arditurri Meatze Gunea, Soinuenea-Herri musikaren txokoa eta Luberri ikasgune geologikoa Oiartzunen; Mater itsasontzi-museoa, Ondartxo Itsas kulturaren zentroa eta Victor Hugo etxea Pasaian eta San Marko gotorlekua Errenterian.

                                                       museoen-bonoa n

Pasai Donibanen, Oiartzunen eta Errenterian (San Markon) kokatzen diren eskualdeko 3 turismo bulegoek ateak zabalik izango dituzte Aste Santuko egunetan, bisitariei harrera egin eta informatzeko.

Informazio gehiago:                          

Oarsoaldea eskualdeko Turismo Bulegoa

Aialde, 2. Oiartzun

943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 Oarsoaldea Turismoa

 @OarsoTurismoa


Oarsoaldea