ONDO JATEAREN ARTEA

Una de las principales motivaciones para los que deciden visitar el País Vasco es sin duda, la gastronomía, puesto que por su valor e importancia es todo un referente, no sólo a nivel nacional, sino también internacional. A mediados de enero, con la fiesta del día de San Sebastián,  comenzará uno de los ritos gastronómicos más importantes de Gipuzkoa: la temporada de sidrerías. Una buena excusa para acercarse a degustar su menú típico disfrutando de un ambiente con mucho encanto, y por supuesto, de saborear la sidra directamente de la barrica al grito de Txotx (espiche).

Sagardotegi gehienak Astigarraga eta Hernani inguruan kokatzen dira, nahiz eta Gipuzkoako lurralde osoan zehar aurki daitezkeen sakabanaturik. Kalitate onaz gozatu nahi izanez gero, aukera aparta izan daiteke Errenteria edo Oiartzungo sagardotegietara hurbiltzea. Udalerri hauek gainera, ibilbide gastronomiko alternatiboa ere eskaintzen dute, ospe handiko jatetxe ugari aurki baitaitezke bertan, Michelin izardun jatetxeetatik hasita, eskualdeko ohiko produktuak dastatu ahal daitezkeen jatetxe familiarretaraino, arreta bereziarekin prestatuak eta prezio eskuragarrian.

Bestalde, Donostia eta Hondarribia artean bada jatea artetzat hartzen den leku bat: Pasaiako Badia. Edozein porturen inguruan gertatu ohi den bezala, Pasaiako gastronomia itsas produktuetan dago oinarritua. Marinel-usadio luze honek arrain eta itsaskietan berezitutako jatetxe ugari, kontserba industria,  arrain-haztegi eta lonja ekarri dizkio herriari, besteak beste. Pasaia, XVI. mendetik XVIII. mendera arte Terranovako arrain-sarda handietan egiten zen alturako arrantzaren sorleku izan zen, baita kostako artisau-arrantzarena ere. Beraz, ez da harritzekoa arrantzale lurraldean egonda, produktu hauen prestakuntzan adituak direnen lurraldean egotea baita ere. Neguko produktuen artean aipagarrienak bisigua eta legatza dira, baita txangurroa labean edo txirlak marinel erara bezalako beste berezitasunak ere. Ohikoa da badiako sarreran hainbat txipiroi-ontzi ikusteko aukera izatea.

          ondo-jatearen-artea

Ainhoa Zabalok, Lezoko alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi duenez, bertako establezimendu asko Euskadi Gastronomika klubeko partaide dira, turismoaren kontzeptua mahaitik kulturara hedatzen duten establezimenduez osatutako proiektu bat. Bertan lehengaietatik hasi, merkatu eta lonjetatik pasa, eta baita paisaia eta festa herrikoiak bezalako ekitaldiak barneratzen dira. Hau guztia, momentu bereziak bizi nahi dituzten bisitarien beharrak asebetetzeko xedearekin. Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiak osatzen duten eskualde honetan, adibidez, sukaldaritza tradizionaleko tailer batean parte hartu daiteke, antzinako gure arbaso balezaleek jaten zuten menu berdina dastatu, kakaoaren historia eta elaborazio prozesua ezagutu, eta baita itsasoak eta sagardoak duten harremana ikusi, bere menu tipikoa dastatuz.

Informazio gehiago:

http://www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea