“OARSOARRAK” EUSKARAREN SARIA 2014

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea entregará el próximo 28 de noviembre por quinto año consecutivo el premio “Oarsoarrak” Euskararen Saria. Los cuatro ayuntamientos de la comarca premian cada año, con ocasión del día Internacional del euskera, a aquellos particulares, empresas, entidades, clubes o grupos que han dado pasos destacables en la normalización del euskera en un sector concreto de la sociedad.

Aurtengo sari-emate ekitaldia Errenteriako Xenpelar etxean egingo da arratsaldeko 19:00etan eta eskualdeko lau herrietako alkateak eta zinegotziak, udal teknikariak eta euskalgintzako eragileak elkartuko dira bertan.

Asko pentsatu ondoren, epai-mahaiak dagoeneko erabakia hartua du baina ekitaldi eguna iritsi arte ez dute ezagutzera emango. Epai-mahaia honako hauek osatzen dute:

Juan Ramon Cano (Pasaiako udaleko kultura zinegotzia), Arantxa Urbe (Ikastolako irakaslea), Josu Arruabarrena (AEKko irakaslea), Asier Salaberria (Mañontzi bertso eskolako kide), Ane Badiola (Ttur Ttur euskaltzaleen bilguneko teknikaria), Goiatz Labandibar (idazlea) eta Juan Ramon Makuso (idazlea).

Ekitaldian, euskararen inguruko praktika onak saritzeaz gain, bigarren aipamen berezi bat ere egingo diote euskararen inguruan egin den ibilbide on bati.
Epai-mahaiak saritua hautatzerako orduan, beste irizpideen artean, banako, elkarte, lantoki, erakunde edo talde horrek Oarsoaldean duen eragina eta kanpora begira duen proiekzioa kontutan hartu dute.

Amaia Agirregabiria, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak eta Pasaiako alkateak azaldu duenez,  “euskara bera eta euskararen aldeko lana prestijiatzea da besteak beste sari honen xede nagusia”.

oarsoarrak-2014-irudia


Oarsoaldea