Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiaren sustapena Frantzian

 

El pasado 5 de mayo se celebró el 21 Encuentro de Oficinas y Profesionales del Turismo de Pirineos Atlánticos en Monein (Bearn), organizado por el Comité Départamental du Tour  isme Béarn – Pays Basque.

Euskadiko turismo arloko hainbat profesional izan dira bertan, Itourbask informazio-bulegoen sareko kideak, eskualde ezberdinetako ordezkariak eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako eta Eusko Jaurlaritzakoa ordezkariak, hain zuzen. Aukera paregabea izan da batez ere Iparraldeko baina baita Nafarroa eta Aragoi bezalako beste erkidego batzuetako turismo bulegoekin harremanak sustatzeko.

 

 

 

pyrenees-atlantiques-topake

Oarsoaldea Garapen Agentziaren turismo sailak ere parte hartu du topaketan Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako turismo eskaintza aurkezten. Izan ere, Frantziar jatorriko turismoak pisu handia du eskualdean: pasa den urtean eskualdeko turismo bulegoetan jasotako bisitarien %21,5 Frantziatik etorri ziren. Portzentajea are altuagoa da Pasaiako turismo bulegoan, %30a baino gehiago izan ziren 2014an frantziar bisitariak, eta kopurua urtetik urtera handitzen doa.

 

 

pyrenees atlantiques topaketa 2

Topaketaren egitarauan hitzaldiak eta inguruko baliabideen bisitaldiak izan dira goizez eta arratsaldez, mugaz bi aldeetako bulegoen arteko sustapen materialaren trukea eta harremanetarako azoka bat. Programa barruan Saint Gironseko herriko eliza bisitatu zuten. Izan ere, eliz honen kubierta, haritz- egurrez egindako ingeniaritza obra aparta da, eta Pasaiako San Juan baleontzia egin zuen ingeniari berak egin zuen kubierta hau. Honekin lotuta, Pasaiako Albaola Faktoriak San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza proiektua aurkeztu zuen partaide guztien aurrean.

 

Ibaiaren Festa Bordelen (Frantzia)

Maiatzaren 22tik 31ra Bordele hiri frantziarrak 9. Ibaiaren Festa (Fête le Fleuve) ospatzen du. Honela, Garona ibaia eta bere ertzak ibai festaren antzeztoki bilakatuko dira, ehunka ontzi bilduz eta hamaika itsas jarduera eta ekintza ludiko eta kultural anitz ospatuz.

Pasaiako Albaola Itsas Faktoriak ekitaldian parte hartuko du San Juan baleontziaren erreplikaren eraikuntza ezagutaraziz; itsas ondarearen errekuperazioaren nazioarte mailako  adibide bezala. Albaola Faktoriak Tramasset elkartearekin partekatuko du erakusketa gunea, ontzi tradizionalak berreskuratzen dituen Bordeleko elkartea. Bertan, Albaola Faktoriako arotzek San Juanaren parte izango diren pieza batzuk landuko dituzte zuzenean, XVI. mendean ontzi eraikuntzan erabiltzen ziren teknikak erabiliz.

Festara hurbiltzen den jende kopuru altua eta Albaolaren proiektuak sorrarazten duen interesa aprobetxatuz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren turismo sailak Pasaiako eta bertako baliabide turistikoen materiala eramango du, Pasaia frantziar bisitarien artean sustatzeko helburuz.


Oarsoaldea