“PASAIA, EDEN DISTIRATSU TTIPI HAU...”

 

 

 

Cuando Victor Hugo vino a Pasaia en el año 1843 nunca llegaría a imaginar que la casa donde habitó se conocería años más tarde como la Casa Victor Hugo, convertida en oficina de turismo y en un museo en su honor; el primer museo inaugurado en Euskadi que aún permanece abierto y centro de peregrinación de miles y miles de turistas que se acercan tras sus pasos.

2pa

Pasaiari buruz zera idatzi zuen: Alegeratasunaren eta handitasunaren ezaugarri bikoitza duen orok bezalako leku atsegin eta liluragarri hau, ikusi dudan ederrenetarikoa den leku ezezagun hau eta ezein touriste-k bisitatzen ez duena, Suitzan balego mirestua eta Italian balego ospetsua izanen litzatekeen lehor-itsasoko leku apal hau, Gipuzkoan dagoelako ezezaguna, noraezean heldu eta non nintzen ez nekien Eden distiratsu ttipi hau.

Ulia menditik etorri zen oinez begia nihauren baitara itzulia eta zabalik. Gaur etorri balitz, Donostiatik Katamaranean etortzeko aukera izango luke. Beharbada poza hartuko luke Albaola Faktorian San Juan Galeoiaren eraikuntza ikusterakoan, Pasaiako portuan aspalditik jarduera nagusietako bat izan dena, erriberako arotzeria, desagertu ez dela egiaztatzean.

XIX. mendean batelera zaratatsuek itxaroten zuten puntu berean, Itxas Zerbi enpresaren ontzia Trintxerpetik Albaola Faktoriara abiatzen da, 10 minutuko ibilbide polit bat eginez, eta baita Victor Hugok ezagututako bi aldeak, Pasai Donibane eta Pasai San Pedro, zeharkatzen duen txalupa ere. Ustekabean, liluran bezala, eta tramoiagilearen ziztua entzun gabe, dekoratua aldatu egin zen eta ikuskizun miragarri bat agertu zen ene aitzinean. Zeru distiratsu baten gainean, gailurrak nabarmentzen zituen mendi handi berdeen errezel bat; mendi hauen orpoan, etxe lerro bat hertsiki elkarganatua.

 

Ez ote da bakarra munduan historiak eta naturak, naturak daukan apainenaz eta historiak daukan hitsenaz elkar hartuta herriaren alde bana eraikitzen duten Pasaia gaur egun ere bai?

Zalantzarik gabe, Hugo Donostiara itzuli zen bere gauzak jasotzera. Argi zeukan Pasaian geratu nahi zuela eta logela bat bilatzeari ekin zion. Behin ostatu hartuta, Itsasora ematen duen  bere gelako balkoitik, Mater Ontzi Museoa ikusiko luke gaur egun: itsasoan aparteko iragana izan zuen atunontzi tradizionala eta egun gure arrantzaleen teknikak erakusten dizkigun ur gaineko museoa.

Victor Hugok gourmet ospea zuen (edo gourmand hobeto esanda) eta  tapaki berdeko bere mahaiaren gainean 9 plater dastatu zitzakeen. Arrain freskoa, kalitatezko haragia, goiz hartan errekatxoan bildutako barazkiak, sasoiko fruituekin postreak edota txokolate krema bat. Izan ere, Pasaiak zuen kakaoaren monopolioa Europan. Zorionez, gaur egun hau guztia ere eskura izango luke; izan ere tradizio honek ere badirau: Pasaian jan eta edan ederki egiten da.


Oarsoaldea