Geroa ereiten

GIPUZKOARAKO EKINTZAILETZA-POLO BERRIA

 

Errenterian Euskadiko artisau eta sormenezko lehenengo lankidetza-haztegia inauguratu da, baita teknologia berrien lankidetza-haztegia ere.

 

Gaur Oarsoaldean Ekintzailetzaren Lankidetza Poloa inauguratu da. Proiektu hau Pasaiako Badia suspertzeko estrategiaren barruan kokatuta dago eta Errenteriak nahiz eskualdeak talentuarekin eta sormenarekin aldeko apustua egiten du berarekin.

Oarsoaldeko eskualdea eraldaketa ekonomikoaren bila dabil eta atzoko inaugurazioan bi ekintzailetza-gune berri jarri ziren abian eta aipatu Poloa egituratzen dute.

Ekitaldian anfitrioia Julen Mendoza, Errenteriako alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea, izan zen. Horrez gain, bertan parte hartu zuten Ainhoa Aizpuruk, Sustapen Ekonomiko, Landa Ingurune eta Lurralde Orekarako diputatuak, Juanjo Ucarrek, Artiola Artisautzaren Gunearen (Euskal Herriko artisautza dinamizatzeko proiektua) izenean, eta  Félix Vela nahiz Jon Bengoetxeak, Forvo, Diversius eta Tumaker enpresei ordezkatuz. Aipatutako azkenekoak Oarsoaldean kokatuak daude eta proiektu honen kide dira.

inauguracin torrekua

 

Zinta eta Errenteriako ADN Kreaktiboko koloreekin puzgarrien zintak moztuz inaugurazio-ekitaldiari ekin ostean, inauguratzen ari zen Julen Mendozak eraikin berriaren bisita hasi zuen. Eraikin enblematiko hau Errenteriako hirigune historikoaren bihotzean dago eta suspertzeko eragile bihurtu nahi du, baita eraldaketa ekonomiko eta sormenezko ekonomia bultzatzearen alde Errenteriako eta Oarsoaldeko apustuaren elementu garrantzitsu ere, beren ADNaren zatia baita.

Julen Mendozaren hitzen arabera, enpresa berriak sortzea tokia garatzeko estrategian eta Errenteria nahiz Oarsoaldea ekonomiaren ikuspegitik sustatzean elementu bat da. Gainera, Pasaiako Badia suspertzeko estrategian oinarrizko elementu bilakatzen da.

 

Era berean, etorkizunari begira, funtsezkoa suertatzen da enplegua sortzen duten sektoreak garatzea, besteak beste, IETBekin zerikusia duten jarduerak. Halaber, sormenezko jarduerak bultzatu eta mantendu nahi dira.

Horretarako, Torrekuan ekintzailetza bultzatzeko bi haztegi berri jarriko dira abian: Habian! Fabrika kreaktiboa eta Habian! Teknologia kreaktiboa; izan ere, marka berdinaren azpian bi proiektu, sormenezko industriaren inguruan nortasun propioa sortzea helburu dutenak.

 

Ezagutu genituen bi ekimenak, ekintzailetza-poloan daudenak, desberdinak izan arren, lotura erkideak partekatzen dituzte. Modu berean, loturak eraikinaren interiorismoan antzematen dira, itxura unitarioa baitu. Interiorismoari dagokion lan ederra Juan Alvarez dekoratzaileak gauzatu du. Eskualdeko pertsona da eta sormen nahiz talentuaren ordezkaria dugu. Barrualdea sormena, elkarrekintza, ezagutzen trukaketa modu zabalean eta jariakorrean sendotzeko pentsatuta dago. Gainera, lanerako pertsonei lasaitasuna eskaintzen die eta horien eta espazio erkideen arteko elkarrekintza sustatzen du. Hori guztia proiektuaren kide izatearen sentipenean murgilduta gertatzen da eta solairu guztietan dauden interiorismoari buruzko elementu estetikoek laguntzen dute. Dena den, aldi berean, jarduera bakoitzaren banako beharretara moldatuak daude.

 

Juanjo Ucar Artiolako ordezkariaren eskutik, lehenengoz Habian! Fabrika Kreaktiboa ezagutu genuen. Lankidetza-lantegien proiektua da eta bitxigintzaren, ehungintzaren eta bestelako sormenezko lanbideetan (diseinua, arkitektura, marketinga, dekorazioa…) oinarrituta dago. Lanerako guneak, makineria, oinarrizko ekipamenduak eta zerbitzuak (aholkularitza kudeaketan eta merkaturatzeko orduan, finantzazioa, etab.) eskaintzen dira. Juanjoren azalpenekin bat, lantegiek eraikinaren lehenengo bi solairuak hartzen dituzte eta Euskadiko artisautza-lanbideen lehenengo lankidetza-haztegia da. Artisautzaren sormenezko lanbideen eremuan lan-proiektuen hasiera eta finkapena sendotzera bideratutako haztegi bezala jardungo du. Egonaldia mugatua izango da eta jarduera horien hasierako etapatan hesi garrantzitsuak murriztea du helburu, hala nola merkatuko alokairuak ordaintzea, inbertsioa ekipamenduetan, produktuak sustatzean zailtasunak, kudeaketaren eta administrazioaren arloetan oztopoak, etab.

Aurrerago proiektua Zurgintza/Egurra eta zeramika lantegiarekin osatuko da Torrekuari atxikitako eraikinean.

Artiolak azaldutakoaren arabera, proiektu honek zeharka osatzen ditu bere lan-ardatzak: prestakuntza, ikerketa, ekintzailetza eta profesionalizazioa. Bakoitzak jarduera-lerro ezberdinak ditu, baina guztiak beharrezkoak dira artisautzaren bikaintasunaren eta profesionalizazioaren alde lanean jarraitzeko.

Berak azpimarratutakoari jarraiki, proiektu honekin profesionalizazio-ibilbidea betetzen da, hain zuzen ere, bestelako moduan osatzea zaila suertatzen dena. Artisau-lanbideei buruzko ikastaro arautuei lanbide-irteera eskaintzen zaie, profesional bihurtzeko aukera baitute. Nolanahi ere, hori da Artiolaren jarduerari dagokion arlo nagusia.

Bigarren solairuan Habian! Teknologia Kreaktiboarekin harremanetan jartzen da, oraingoan Félix Vela eta Jon Bengoetxearen eskutik.

HABIAN! Teknologia kreaktiboa espazioan teknologia berrietan adituak diren enpresak bizikidetzen arituko dira. Halaber, laguntza eta aholkularitza jasota, hasiera-fasean dauden pertsona ekintzaileen proiektuak aurkituko ditugu.

Forvo, Diversius eta Tumaker dira hasieran enpresa horiek eta zeregin protagonista dute, proiektuan nahastu direlako eta bultzatu eta bizkortu dutelako ere bai. Gainera, beste proiektu eta pertsona ekintzaile batzuk erakartzeko gaitasuna dute.

 

HABIAN! Teknologia kreaktiboak bi espazio ditu. Félix Velak, Forvo eta Diversius ekimenen sustatzaileak, softwarea garatzeko espazioari buruz hitz egin zigun. Bideoaren bitartez, eskualdearen eremutik urrunago, teknologia berrien eremuan Errenteriak eta Oarsoaldeak lortu nahi duten protagonismoa azaldu zigun. Halaber, teknologia (big data, gauzen interneta, fabrikazio gehigarria, 3D inprimaketa…) eskualdeko enpresei hurbilduz eta sartuz proiektuak izan dezakeen zeregina ikusi genuen.

Azkeneko solairuan 3D inprimaketarekin zerikusia duten HARD proiektuetarako espazioa dago. Jon Bengoetxeak, 3D inprimaketari buruzko Tumaker enpresaren fundatzaileak eta Euskadin fabrikazio pertsonalaren bultzatzaile nagusiak, azaldutakoaren arabera, espazio berri honetatik erakundeek 3D inprimaketarekin prozesuak berritu eta hobetzeko lan egiten da. Hau da, hain zuzen ere, bi proiektuen topaketa-gunea eta bitxigintza nahiz ehungintzako lantegietan diharduten pertsonek teknologiarekin esperimentatzeko espazioa izango dute.

Bisita amaitu ostean, Ainhoa Aizpuru Sustapen Ekonomikorako diputatuak hartu zuen hitza.

Bere esanetan, “Gipuzkoan berritzaileak gara eta horri esker lehiakorrak.  Eta are gehiago izango gara instituzioen arteko koordinazio eta elkarlan publiko-pribatuari esker.

Torrekuak ekintzailetasuna, sorkuntza eta teknologia izango ditu hizpide eta lan-ildo bere egunerokotasunean; XXI. Mendeko gizarte lehiakor batentzat ezinbestekoak diren kontzeptuak. Gipuzkoako Foru Aldundi honek oinarrizko 3 ideia horien alde egiten du; horren adierazle da Ekonomia Suspertzeko Planean barneratu izana. Enpresa eta ekintzailetasunaren kulturak sustatzen ditugu, Gipuzkoa sortzaile eta ekintzaile baten alde; euskal artisautza, eskulangintza bultzatzen ditugu, eta Gipuzkoa berritzaile eta adimentsuago baten alde lan egiten dugu.”

 

http://adn.errenteria.eus/habian

 

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus