MotxianEby lehiaketa hastear da


Desde el día 10 de octubre al 18 de noviembre se podrán enviar los videos que aspirarán a los premios.

 

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeako Udal Euskara Zerbitzuak modu bateratuan antolatu dute aurten ere MotxianEby 2016 sketx lehiaketa eta bertan, DBH1, 2, 3 edo 4ko ikasleek har dezakete parte.

 

                              motxianeby_2016-irudia copia

Lehiaketako gaia librea da eta talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ere ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko dute (50″-70″) eta teknika desberdinak erabiliz sortu daitezke lanak, hala nola;  Stop Motion, Meme teknikak, bideoa.

Sketxak edozein dispositibo erabiliz grabatu daitezke eta derrigorrez euskaraz mintzatutako audioa izan beharko dute, bai bertan azaltzen diren abestien letrak edo hitzez edo idatziz azaltzen den guztia.

Lanak aurkezteko epea urriaren 10etik azaroaren 18ra izango da eta epaimahaiak kontuan hartuko ditu umorea, letra originala den, karakterizazioa eta ikus-entzunezkoaren aspektu teknikoak.  

Lehiaketan parte hartuz gero, honako sariak eskuratu ahal izango dira:

1. saria: 300€ko saria (eskualde bakoitzean)

2. saria: 200€ko saria (eskualde bakoitzean)

Herri bakoitzeko bozkatuena: 50€ko saria

Esketxak Whatsapp bidez (608 170 384) edo e-postaz (kaixo@motxianeby.eus) bidal daitezke.

Informazio guztia hemen.

Ausartu parodia egile bihurtzen!

Eskuorria

Kartela

 


Oarsoaldea