ESKUALDEKO ENERGIA-PLANARI EKARPENAK EGITEKO PARTAIDETZA SAIOAK

La Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea está organizando durante este mes  sesiones participativas dirigidas a la ciudadanía y a los agentes socioeconómicos de la comarca.

Oarsoaldeak 2015 urtean eskualde mailako diagnostiko energetikoa eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

energia plana azaroa

Jexux Leonetek, Oarsoaldearen lehendakariak eta Oiartzungo alkateak adierazi duenez, Garapen Agentziak Oarsoaldeko Energia-planaren edukia eskualdeko eragile ezberdinei aurkeztu eta euren ekarpenak jasotzeko asmoz, parte-hartze saio ezberdinak antolatu ditu:

  •   Gizarte-eragileei zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 17an 18:30ean egin zen Errenteriako Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 2).  
  •   1. Sektoreko nahiz zerbitzuen sektoreko eragileei zuzendutako partaidetza-saioa (nekazariak, abeltzainak, dendak, taberna eta jatetxeak, etab.): azaroaren 21ean, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan izango da.  
  • Eraikuntza-sektoreari eta industria-sektoreari zuzendutako partaidetza-saioa: azaroaren 22an, 15:00etan, Oarsoaldea Garapen Agentziako Oiartzungo egoitzan.

Aipatu parte-hartze saioetara bertaratu nahi duten herritar edo eragileek horren berri eman behar diote Oarsoaldea Garapen Agentziari. Horretarako, posta elektroniko bat bidal dezakete alasarte@oarsoaldea.eus helbidera edo 943 492 215 telefono zenbakira dei dezakete.

Bestalde, garapen agentziak kontratatutako Izadi 21 enpresa, eskualdeko etxebizitzetara egiten ari den energia-azterketak Oarsoaldeko Energia-planaren baitan kokatzen dira. Ildo honetan, herritarrak animatzen ditugu bisiten berri izanez gero, horietan parte hartzera, euren etxebizitzetako energiari buruzko datu interesgarriak biltzeko eta energiaren aurrezpena nahiz eraginkortasun energetikoarekin zerikusia duten etorkizuneko lan-ildoak ezartzeko balio baitute. Honen inguruko informazioa gehigarria nahi duenak, Izadi 21 enpresara dei dezake (943 492 215).


Oarsoaldea