Geroa ereiten

Oarsoaldea, Debegesa eta Goieki garapen agentziek enpresen mapa berria osatu dute GIS teknologia erabiliz

2017/05/05

 

Eskualde hauetan kokatuta dauden enpresen gaineko informazioa modu errazean lortzeko tresna geografiko interaktiboa da.


geis banerra eusk

Oarsoaldea, Debegesa eta Goieki Garapen Agentziek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, GIS - Geografia-informazioko sistema - teknologian oinarritutako tresna berria garatu dute, eskualde hauetan kokatuta dauden enpresei buruzko informazio eguneratua bilatzeko eta eskuratzeko aukera ematen duena. Era berean, enpresek aukera dute bertan azaldu edota informazioa eguneratzeko modu erraz, azkar eta erosoan.

                                               geis 1 enpresa gida irudi nagusia

Tresna honek software libreko aplikazioak erabiltzen ditu eta orain artean erabiltzen zen mapa birtualaren funtzionalitateak nabarmen hobetzen ditu. Informazioa modu erraz eta azkarrean kudeatzea eta aldatzea ahalbidetzen du, une oro eguneratuta egon dadin, eta intuitiboa eta erabiltzeko erraza da.

Honenbestez, datu-base sendo, aberats eta zabala da, erabat bisuala. Eskualdea aukera daiteke, herria, industrialdea eta, azkenik, informazioa eskuratu nahi dugun enpresa, sinpleki sagua maparen gainean jarriz.


     geis 2 enpresa gida irudi nagusia

Tresna egiazki erabilgarria da gertu ditugun enpresa askoren gaineko informazioa begiratu eta eskuratzeko. Halaber, enpresentzat tresna eraginkorra da oso euren instalazioak, produktuak, promozioak, eskaintzak, katalogoak edota zerbitzuak une oro eguneratuta aurkez ditzaten.

Enpresen mapa birtual berria herritarren eskura dago interneten, enpresagida.eus webgunean, baita Oarsoaldea, Debegesa eta Goieki garapen agentzien webguneetan ere.


     geis 3 enpresa gida irudi nagusia

Nola atera probetxua GEIS tresnari:

1. Enpresen gaineko informazio baliotsua lor ezazu.

  •          Bilatzaile geografikoa edo kokapenaren araberakoa.
  •          Izenaren edo aktibitatearen araberako bilatzailea.
  •          Bilatzaile aurreratua, fitxa teknikoan dagoen informazio atal bakoitzeko bilaketa filtro bat sar daiteke.
  •          Informazioa esportatzeko aukera.
  •          Koordenatuak enpresa bakoitzaren fitxan.
  •          Lurraldean integratuta.

2. Zure enpresaren aurkezpenerako leihoa eta interneten zure posizionamendua hobetu.

  •          Informazioaren osagarri diren elementu ugari erakusteko aukera, logoak, katalogoak, bideoak, argazkiak, etabar.
  •          Googlen erreferentziatua.

Web aplikazioa APP formatuan ere eskuragarri dago Android Sistementzat honako helbidehonetan:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.netkam.enpresagida

Izena emateko edota zalantzak argitzeko

Mapa birtualean agertzea nahi duten enpresek edota enpresari buruzko datuak eguneratu nahi dituztenek, euren eskualdeko Garapen Agentziarekin jar daitezke harremanetan. Bertan azaltzeak ez du inolako kosturik enpresarentzat.

OARSOALDEA       943 494 129  oarsoaldea@enpresagida.eus

DEBEGESA           943 820 110  debegesa@enpresagida.eus

GOIEKI           943 160 970  goieki@enpresagida.eus

www.enpresagida.eus


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus