Habian! Fabrika Kreaktiboko 3 kidek bitxigintza artistikoko goi mailako teknikari titulua lortu duten lehenengoak izan dira.

12/06/2017

Hemos recogido la opinión de una de ellas, Idoia Lizeaga:

Bitxigintza artistikoko goi mailako lehenengo promozioko kideekin egoteko aukera izan dugu. Donostian burutu dituzte 3 urteko ikasketak Easo Politeknikoan. 4 lagun dira guztira lehenengo tituludunak: Udane Errandonea, Nora Ruiz, Agara Agirre eta Idoia Lizeaga.

Lau hauetatik hiru, Habian! Fabrika Kreaktiboko kide dira eta bik Errenteriako Torrekua eraikinean dute beren lanpostua. Habian! Fabrika Kreaktibo proiektuak jarduera profesionala hasi nahi dutenei aukera paregabea eskaintzen die gainerako bitxigileekin elkarlanean aritzeko, inbertsio beharrik gabe behar duten makineria erabiltzeko eta lanpostu fisiko bat izateko, proiektua garatzeko aholkularitza zerbitzuarekin batera.

Marta Fernandez (Bitxigintza artistikoko ikasketen arduraduna) eta Idoia Lizeaga (Torrekuan lanpostua duen tituludunetako bat) elkartu ditugu eta zenbait galdera egin dizkiegu beren iritziak jasotzeko.

 

Idoia Lizeaga:

 

idoia lizeaga

1.   Titulazioa baduzue. Zer ikasi duzue?

Ezagutzen nituen teknikak sakonkiago ezagutu eta ezagutzen ez nituen beste hainbat ikertu. Bitxigintza beste hainbat artisau lanbide bezala, inoiz ikasten amaitzen ez den zeregina da. Ikasketak ezinbestekoak dira nire ustez, ikuspegi orokorra edukitzeko, nahiz eta gero askotan, fabrikatzeko orduan, beste enpresa espezializatuen zerbitzuak kontratatu, mikrofusioa adibidez.

2.   Zer suposatzen du titulu honek zuentzat?

Irizpide nahiko sendoak ditudala kalitatezko produktu bat garatzeko. Gaur egun bitxigintza munduan  dauden joerak ezagutzen ditudala bai teknika eta estiloen aldetik.

Azken finean ziurtasuna ematen didan zerbait da eta aldi berean bezeroentzat garantia bat izan daitekeela uste dut.

 

3.   Lanean ere aritu zarete, zer egiten duzue?

 

Nik bitxiak  loreekin egindako lanekin nahasten ditut. Batez ere loreekin bitxiak egiteko tailerrak antolatzen ditut, profesionala nahiz lore-zale partikularrentzat. Eta lore-saltzaile batzuekin ere kolaboratzen dut zeregin handiak dituztenean.

Lore mundua bitxigintza hazten den bitartean oinarri ekonomikoa da niretzat, horretan ibilia naiz orain arte. Hala eta guztiz asko atsegin dut material naturalak ukitzea eta inspirazio jatorri bat ere bada niretzat, guztiz utzi nahi ez dudana.

 

4.   Hemendik aurrera nola planteatzen duzu zure proiektua?

 

Orain beste hasiera berri bat daukat aurrean, abiapuntu berri bat.

Nire lana erakusteko hizkuntza eta irudia hausnartzeko momentua. Egindako guztia eguneratu: web orrialdea berritu, bilduma zaharrak berregin eta berrientzat marketing plana sortu.

Orain arte landutako guztia kaleratzeko lana egin behar dut, merkatua garatu.

 

5.  Zure iritziz, zer eskaintzen dio zure proiektuak gizarteari?

 

Pertsona zoriontsu bat gehiago.

Gizartean gure nahiak eta grinak jarraitzea beharrezkoa da nire ustez. Ilusioa zabaldu egiten den zera da eta zentzu guztietako onurak ekartzen ditu.  

 

6.  Non eta nola ikusten duzue zuen burua 5 urte barru?

 

Nire bilduma kaleratzea eta salmenta sendotuta egotea espero dut. Bitxi-denda edo galeria sare handi bat edukitzea lanak saldu eta erakusteko. Eta hori lortuta nire espazio propioa garatzen murgilduta egotea gustatuko litzaidake.

7.  Zurekin harremanetan jartzeko edo zure lana ikusteko nora jo behar dut?

Errenteriako Torrekua eraikinean daukat nire tailerra eta lantoki nagusia, Habian! Fabrika Kreaktiboa proiektuaren baitan. Irekita dago edozein galdera erantzuteko eta eskuartean ditudan lanak ikusi ahal izateko.  Eta kontaktuan jartzeko edota bilduma garrantzitsuenak ikusteko nire web orrialdean: www.idoializeaga.com

etb faktoria

Marta Fernandez:

1.   Zer da bitxigintza artistikoa?

Bitxigintza garaikidea/artistikoa etengabeko bilakaeran dagoen lanbidea da. Artisautza, diseinua eta artea mugan koka dezakegu, orokorrean nortasunaren kezkak zipriztindurik.

2.   Lehenengo promozioa da. Zer suposatzen du horrek?

Euskadin bitxigintzari lotutako artean formazio egonkorraren bila lanean emandako 15 urteko fruitua da.

3.   Zikloa bukatu dute. Orain zer egin behar dute, zein aukera daukate?

Beraien bidea bilatu behar dute arte aplikatuen merkatu globalean.

4.   Ziklo honek zer emango dio sektoreari? Eta gizarteari?

Sektoreari: profesionaltasuna, nazioartekotzea, sektorea feminizatzea eta alaitasuna.

Zikloa egiten duenak aukera izango du bitxigintza garaikidearen esparru zabalean nahi artistikoak, sozialak eta komertzialak garatzeko.

Eta gizarteari aukera emango dio sortzaileen mundu txikiak ezagutu eta bere egiteko.

 

5.   Ofizio honek, bizitzeko beste ematen du?

 

Beste ofizio guztiak bezala, bidea bilatu eta bertan jarraitu behar da, “sin prisa pero sin pausa”.

6.   Zeintzuk dira aurrera begira dituzuen erronka nagusiak?

Bitxigintza artistikoa ez dadila izan Gipuzkoan ikasten den bolumetria duen arte aplikatuko espezialitate bakarra; Gasteizkoaren eta Bilboko BBAA fakultatearen osagarri izango den arte eskola behar dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan formazio artistikoaren espektroa zabaltzeko.         

primeran tituladas joyera artstica

 

 

 


Oarsoaldea