Hazilan programa, 20 eta 44 urte bitartean dauden, gaitasun pertsonalak landu eta lanpostu bat aurkitzeko aukerak hobetu nahi dituzten 15 pertsona bila dabil.

 

 

 

Con un índice de inserción del 77 %, 57 personas han accedido ya al mercado laboral tras haber participado en las ediciones anteriores de esta iniciativa

Programa honen 5. deialdian izena emateko epe berria, irailaren 20an bukatzen da.

 2017 / 09/ 18

20 eta 44 urte bitarte duzu? Goi mailako prestakuntza edo unibertsitate ikasketak dituzu? edo

Enpresa bat zara eta lanpostu zehatz bat betetzeko profil jakin bat behar duzu? Buruan daukazun proiektua aurrera eraman nahi duzu?

Horrela bada jarraitu irakurtzen:

hazilan-logoguztiakigo2019

 

Oarsoaldeko Garapen Agentziaren bitartez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, irailetik urrira bitartean gauzatuko den Hazilan Proiektuaren 5. edizioa jarri dute martxan. Ikuspuntu praktiko bat duen eta enpresen beharrei egokituta dagoen proiektua da Hazilan, gaitasun pertsonalen eta profesionalen trebakuntzan oinarritzen dena.

Trebakuntza eta enpresekin etengabeko kontaktuari esker, kualifikatuta eta langabezian dauden pertsona gazteei lan mundura sartzen laguntzea, beraien hasiera profesionala hobetzea eta beraien bidea erraztea da proiektu honen helburua.

Deialdi berri hau, 20 eta 44 urte bitarteko, Goi Mailako Formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten pertsonei, eta langile kualifikatuen beharra duten Enpresei bideratua dago.

Aukeratutako pertsonek, 80 orduko gaitasun pertsonal eta profesionalen inguruko trebakuntza praktiko bat jasoko dute hasiera batean, eta ondoren, beraien esku jarriko dituzten beste baliabide ezberdinetatik zehar igaroko dira; beraien negozioa abiarazten lagunduz, enpresetan praktikak gauzatuz, formakuntza zehatzak eginez edo teknikariak lagunduta auto-hautagaitza prozesu baten plangintza eginez.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria den Jexux Leoneten hitzetan, “Hazilanek, gaitasunen eskuratzea, lan munduko esperientzia zehatzarekin eta enpresek garatzeko interesa duten proiektu berriekin lotzen du".

Informazioa eta izen-ematea

Programa honetan interesa duten pertsonentzat, 2017ko irailaren 8tik aurrera, egitasmoari buruz informatzeko saioak antolatuko ditu Oarsoaldeak, Pasaiako Oarsoaldearen bulegoetan, Euskadi etorbidea, Merkatuaren eraikinean.

Saioetara etortzeko interesa duten pertsonek, Oarsoaldea Garapen Agentziara deitu beharko dute aldez aurretik.

Izena emateko epea 2017ko irailaren 20an bukatuko da. Ondoren, elkarrizketa pertsonalen bidez, aukeraketa prozesu bat gauzatuko da izena eman duten pertsonekin.

Animatu zaitez eta eman izena!

Plaza mugatuak dira.

943 404 101 / olibet@oarsoaldea.eus

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

 


Oarsoaldea