Uda honetan familian egiteko 6 plan

 

El verano vuelve a estar entre nosotros, lo que significa que tenemos por delante muchísimos días de vacaciones para descansar un poco y disfrutar del tiempo libre. A continuación os proponemos algunos planes en Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, para que podáis sacar el máximo provecho en familia y con amigos  a la época estival sin salir de la comarca.

 

 

udako planak

 

 

1.   San Marko gotorlekua: natura eta historia

Gure lehenengo proposamenak Errenteriako San Marko gotorlekura eramango gaitu.  Tontorrera iritsi bezain laster gotorlekuko horma sendoekin egingo dugu topo. Lubanarroaren gainetik doan zubia pasa beharko dugu gotorlekuan sartzeko. Zubia gurutzatu ahala San Markoko Informazio Puntua topatuko dugu. Gotorlekuak eta inguruak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazio osoa jaso dezakegu bertan, puntu hau udara osoan irekita egongo delarik. Aurrera eginez arma-patioa gurutzatuz, begiratokira igo gaitezke, bertatik dagoen ikuspegia zoragarriaz disfrutatzeko etenaldiak merezi du. Goi denboraldi osoan zehar gotorlekuaren museoa bisitatzeko aukera daukagu bai bisita librean (doan) edo bisita gidatuarekin (2-3€). Bertan, antzina zonaldea defendatzen zuten soldadu eta kanoien erreplikak ikus ditzakegu. Gotorlekuaren kanpoaldeko zelaian haurrentzako parke bat dago, gaztelu formaduna. Txikienen imajinazioak egingo du gainontzekoa!

2.   Jaizkibelgo dorreen artean

Gure esploratzaile gogoei eutsiz, mendi txango erraxa hemen:  Jaizkibelgo XIX. mendeko dorre karlisten bila joango gara Lezotik hasita. Dorre hauek hegoalderantz Irun eta Pasaia arteko herriak kontrolatzeko balio zuten, eta iparralderantz berriz itsasotik etor zitezkeen erasoak saihesteko. Egun oraindik 5 dorre gailentzen dira Jaizkibelgo gailurretan, hauetatik 2 Lezorenak dira eta 3 berriz Hondarribiarenak. Lehen 4 dorreak hexagonalak dira, eta azkenak berriz, Hondarribian, oinarri laukia du. Lezotik Jaizkibelera igotzen diren hainbat bide ditugu, oinez edota kotxez igo ahal izateko; eta behin gailurra egiten dugunean erraza egingo zaigu dorrez dorre joatea. Egunari amaiera paregabea emateko, Lezoko alde zahar ederrean buelta bat eman eta bazkari on batez gozatu dezakegu.

3.   Arditurriko meazuloetan barrena!

Uda honetan egiteko ezinbesteko beste plan bat Oiartzungo Arditurriko meategiak ezagutzea da.

Aiako Harriaren mendi magalean eta Parke Naturalaren sarreran kokatzen diren meazulo hauetan sartzea esperientzia paregabea da zalantzarik gabe. Duela 2.000 urte ezkero jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak, eta bertan meazuloetako tuneletatik barrena ibiltzeko aukera  izango dugu. Erabateko meatze-paisaiaz gozatu ahal izango dugu ingurune honetan.

4.   Arditurrira bizikletaz

Arditurriko Meatze Gunera iristeko modurik onena Arditurriko bide berdetik bizikletaz joatea da. Bide berde honek Oiartzungo bailara osoa gurutzatzen du eta Aiako Harria ikusgarrian barneratzen da. Oiartzun ibaiaren ibilguaren paretik, trenbide zaharrak egiten zuen ibilbidea jarraitzen du, garai batean meategitik Pasaiako portura mea garraiatzen zuen trenaren bidea hain zuzen. Gaur egun oinezko eta txirrindularientzako 7 km-ko luzera duen bide berdea da. Gainera, Donostiako bidegorriarekin lotuta dago. Bizikletarik gabe zoaztenentzat, Oiartzunen bertan bizikletak alokatzeko zerbitzua eskaintzen da.

 

5.   Soinuenea

Arditurriko Bide Berdetik goazela, Oiartzungo Ergoien auzoan geldialdi bat egitea proposatzen dizuegu Soinuenea Herri Musikaren Txokoa bisitatzeko. Bertan 400 musika tresnatik gorako erakusketa bat dago ikusgai. Horien artean, bai Euskal Herriko tresnak, baita munduko kontinente guztietakoak ere aurki daitezke. Tresna hauek ikusteko aukera izateaz gainera, bisitariak hauen soinua ere entzun ahal izango du audio sistema baten bidez.

6.   Marinel handien moduan

Zer iruditzen egun batez marinel bihurtzen bagara? Izan ere Mater museoak uztaila eta abuztuan zehar itsasora irteerak, ibilbide gidatu tematikoak, mendi ibilbideak eta tailer ugari programatu ditu. Itsas munduan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen digu Pasai San Pedroko arrantza portuan kokatzen den Mater itsasontzi museoak. Eguna marinelen modura igarotzea da plana, bertan itsas eta arrantza kulturaz modu desberdinen bidez gozatuz.

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus /


Oarsoaldea