Geroa ereiten

Abian da Txertatu Merkatuan programaren 3.edizioa

2017/09/08

Ikasketa eta lan eskarmenturik gabeko 30 urte azpiko gazteei aukera bat eskaintzen die. 

  •  16 urte eta 30 urte bitartean duzu?
  •  Ikasketak utzi eta aspaldian ez duzu lanik egin?
  •  Ez dakizu zein norabide eman zure bizitzari?

Aukera bat dugu zuretzat!!!

  •        Gustukoa duzuna ezagutzeko.
  •        Egin nahi duzuna aukeratzeko.
  •        Boluntario bezala lan egiteko.
  •         Ikasi eta interesatzen zaizun horretan trebatzeko.
  •         Egitasmoetan parte hartu eta zure balioa azaltzeko.
  •         Enpresetan praktikaldiak egiteko.
  •         Zugan konfidantza duten pertsonekin lan egiteko.

txertatu 2017  sarean eusk

Jexux Leonet, Oarsoaldeako lehendakariak dioenez, irailean Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko Udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez Txertatu Merkatuan izeneko egitasmoaren 3. edizioa abian jarri dute.

Egitasmo hau honako pertsonei zuzendurik dago:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago dituztenei.
  • Prestakuntza baxu eta gabekoei, hezkuntza edo prestakuntza sistemetan integraturik ez daudenei.
  • Lanean ari ez direnei.

Egitasmoaren helburua norbanakoaren interesetik abiatuta lan mundura hurbiltzeko eta bizi diren gizarte eta komunitatean parte hartzeko aukera bat ematea da, harreman-gune egonkor eta positiboak sortuaz. Azken finean, pertsona hauei bizitzaren zentzua eta norabidea finkatzen laguntzea da.

Txertatu Merkatuan egitasmo berritzailea da, bakoitzaren ezagutza, trebetasun eta zaletasunetatik abiatuta pertsonaren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatzen baitu. Helburua pertsona gazte hauek beren motibazio pertsonal eta profesionala aurkitzea da, honetarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologia eta interbentzio-gune desberdinak erabiliko direlarik. 

Txertatu Merkatuan  egitasmoak norbanakoaren profil eta beharretara egokitzen den ibilbidea eskaintzen dio parte-hartzaileari eta bi fase hauetan garatzen da: Egokitu eta Trebatu.

Egokitu izeneko lehenengo fasea gizarteratze eta lan-aktibaziorako laguntza-prozesuaren hasiera da. Programak gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze prozesu bat hasten du eta modu indibidual eta taldekakoan parte-hartzaileei egunero egiten dituzten jardueren identifikazioaren bidez beren gizarte eta lan-profila eraikitzea bilatuko du. Fase honek hilabete bateko edo biko iraupena izango du.

Trebatu fasean, Egokitu fasean identifikaturiko interes eta motibazioetatik abiatuz, gaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea bilatuko da, beti ere testuinguru erreal batean, aktibitate bat eginaz edo lan hurbiltze edo komunitatean kolaborazio esperientzia bat eskainiaz. Trebatu faseak 4 hilabete inguruko iraupena izango du.

Informazioa eta izen ematea

Interesa duen edozein Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetara hurbildu edo behekaldean jarritako telefono edo posta elektroniko bidez gurekin harremanetan jarri daiteke.

Harremanak: 943510200 / olibet@oarsoaldea.eus

txertatu-logoak-2017


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus