ERRENTERIAN BADAGO ZER GOZATU

20/07/2017

Errenteria se encuentra a 7 kilómetros de Donostia. Esta villa se ha reconvertido, sin haber renunciado a su pasado industrial, en un lugar repleto de actividades culturales. En su interior alberga un casco histórico medieval que se formó mirando al mar. Está catalogado como Conjunto Histórico y Artístico y cuenta con alrededor de 20 monumentos. A continuación os ofrecemos varias razones para no perderse y poder disfrutar del ambiente festivo que se vive en sus calles.

orereta-9741

Erdigune historikoaren erakinetariko bat, Kapitain Etxeak hain zuzen, Jantziaren Zentro bezala ireki ditu bere ateak aurten.  Bere baitan, jatorrizko euskal jantzien egungo bildumarik oparoena jasotzen du, garai desberdinetako 300 aletik gorakoa. Euskal Jantziak nagusi diren arren, Europear jatorriko jantziak ere daude ikusgai, denak ere XVIII. mendetik hasi eta 1.920 urterainokoa.  Uda honetan ere (uztaila eta abuztuan) “Txikitasunean Handi” erakusketa egongo da ikusgai eraikin honen harreran. Jose Luis Insausti errenteriarraren erraldoi-miniatuaren erakusketa da hau, 168 panpin txiki ikus daitezkeelarik, guztiak ere jaietan protagonista diren erraldoien erreplikak. Ordutegia Jantziaren Zentroarena izango da: Larunbatetan goizetan 11.00-14:00 etara, eta arratsaldetan 17:00-20:00 etara, igande eta jai egunetan 12:00-14:00etara. Gainera Maddalen jaietan Jantziaren Zentroak ordutegi zabalagoa izango du, Madalena egunetik hasi eta Santiago bitarte egunero zabalik egongo da goizeko 12.00-14:00 etara eta arratsaldeko 17:00-20:00 etara. 

errenteria-2577

Mendian gora, San Marko gotorlekua Lau Haizeta Parkearen barruan aurkitzen da. Bisitatu beharreko begiratokia du bere kokapen estrategikoak ematen dion ikuspuntuagatik. XIX. mendean eraikitako militarren gotorlekua izan zena, gaur egun museo eta gotorlekuaren barruan bisita gidatuak eskaintzen dituen informazio puntua da.

Gastronomia zaleentzat eskaintza zabala aurkituko dugu herri honetan, hau da Errenteria giro handia duen herritzat hartzen den arrazoietako bat. Goizeko vermouth-arekin batera dastatzeko pintxo barra zabalak dituzten tabernak, sukaldaritza kuttunarekin landuriko eguneko menu apartak eskaintzen dituzten jatetxeak… herriko hirigunean zein naturguneetan nonahi aurki dezakegu sabela betetzeko txokoren bat.

Ezin ahaztu udara jaietarako urtaro aproposa dela eta Errenterian, Gipuzkoa mailan ospatzen den jairik ospetsuenetarikoa  bizi daitekeela. Uztailaren 21etik 25era bitartean ospatuko dira Madalenak. Ekitaldiz beteriko jaiak dira hauek, urtez urte eskualde ezberdinetako jendea erakartzen dutenak.

Hauek eta aisialdirako aukera gehiagoren berri jakin nahi izanez gero, bisita iezaguzue Turismo Bulegoan.

Informazio gehiago:

Errenteriako turismo bulegoa - 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea