Geroa ereiten

Katamaranean bidaia Donostiatik Pasaiara

Irteera hauek egunero eskainiko dira abuztuaren 7tik 20a bitartean, egunero irteera bakarra izango da 11:00etan eta 11 pertsonentzako lekua izango dute.

Bi astez katamaranean itsas-bidaia esklusiboak eskainiko dira Donostiatik Pasaiara. Honako hau, Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Gipuzkoako Aldundiko Turismo Sailaren eta Itxaszerbi Itsas Zerbitzuak enpresaren  arteko elkarlanaren emaitza da.    

muntaia eusk

Itsas bidaia hau abuztuaren 7tik 20ra bitarte egin ahal izango da egunero, 11 lagunentzako tokia duen ontzi batean. Zerbitzua Pasaiako Itxaszerbi enpresak eskainiko du eta irteera goizeko 11:00etan izango da Donostiako kaiatik. Kontxako badiatik aterako da Pasaiako norabidea hartuz, Uliako itsaslabarretatik pasa ondoren Pasaiako badiako bokale ikusgarrian sartuko delarik. Bertan, 30 minutuko bidea egin ondoren, Albaolako moilan geratuko da.

Hemen nahi duen orok Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu ahal izango du. Bertan gure kostaldeko itsas historia ezagutzeaz gain, XVI. mendeko San Joan baleontziaren berreraikuntza zuzenean ikusi ahal izango dugu.

Baina honez gain, Pasaiak baditu beste aukera mordoa ere. Gure proposamena Albaolatik Pasai San Pedroko moilara doan bidea hartzea da. Pasai San Pedron, hirigune historikoa eta portuaz gain, Mater Itsasontzi Museoa ikusi dezakegu. Bertan arrantzaleen bizitza eta arrantza arte tradizionalak erakutsiko dizkigute, eta gainera hegaluzea eta bertako txakolina dastatuko ditugu itsasontziaren bisita honetan. Ondoren, Pasai Donibanera motoran pasatzean, hango hirigune historikoa eta Victor Hugoko Etxearen museoa bisitatu ahal izango ditugu. 

Donostiarako buelta autobusez egin ahal izango dugu, bai Pasai San Pedrotik bai Pasai Donibanetik. Txangozaleenek ere badute oinez itzultzeko aukera, Ulia mendia zeharkatzen duen ibilbidetik zehar, eta honela, egin dugun itsas ibilbidearen beste ikuspegia izango dugu, kasu honetan lehorrean. 

Irteera hauek egiteko online erreserbak www.sansebastianreservas.com web orrian edo 943 41 51 51 eta 943 41 51 53 telefonoetan egin ahal izango dira. Presentzialki Donostiko Explore San Sebastian Region turismo bulegoan (Boulevard, 6) eta Pasai Donibaneko Victor Hugo etxean dagoen turismo bulegoan.

Bidaiaren prezioa 16€-koa da helduentzat, eta doan 0 eta 3 urteko haurrentzat.

Birritan pentsatu gabe animatu zaitez itsas bidaia zoragarri hau egitera!

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus