Astebururako planik gabe?

 

 

 

Te proponemos varias opciones

Ez al dakizu zer egin asteburu honetan? Hona hemen hainbat proposamen: abuztuak 12 larunbatean Errenteriako Aizpitarte haitzuloak bisita ditzakezu goizez bisita gidatua eginez, edota arratsaldean gure arbasoek bertan egiten zuten bizimoduaren erakustaldia ikusi. Itsasoa nahiago baduzu, larunbatean bertan itsaslabarren ibilbidea egin dezakezu Pasaiako Mater ontzian, edota igandean arrantzara joan atunontzi tradizional honetan.

planikgabe

Egun hauetarako proposamenetariko batzuk besterik ez dira hauek. Jarraian udako ibilbide eta jarduera guztien eskaintza aurkezten dizugu:

Irteera gidatuak Aiako Harria Parke Naturalean – Errenteriako Barrengoloia aisialdi eremuan.

Duda izpirik gabe, gida espezializatu baten eskutik Aiako Harria Parke Naturaleko bioaniztasun eta ondare kulturalaren balio altuak ezagutzeko aukera bikaina da. Babes Bereziko Eremua (BBE) da hau, eta Natura 2000 sarean sartuta dago.

Errenterian dagoen Barrengoloiako aisialdi eremuan, Aiako Harria Parke Naturalean, zenbait ibilbide eskaintzen dira:

Añarbeko baso erreserba:

Euskal Herriko ekosistema adierazgarrienetariko bat ezagutzera etor zaitez, eta bertako hezeguneetan aurkitu daitekeen bizitzaz jabetuko zara.

Egunak: abuztuak 20, irailak 2 eta 24, urriak 7.

Aztarna paleolitikoak Aizpitarteko haitzuloetan:

Denboran zeharreko bidaian, gure arbasoen bizimodua ezagutu ezazu, bertako faunaz gain. Aizpitarten aurkitu berri dituzten labar-margoak direla eta. haitzuloa ikusteko aukera ezin hobea da hau.

Egunak: abuztuak 12 eta 27, irailak 10 eta 30, urriak 15 eta 21, azaroak 4, 12 eta 26, abenduak 2 eta 17.

Lau Haizeta Parkea eta Monumentu Megalitikoak:

Zatoz prehistorian egiten ziren hilobiratzeak ezagutzera. 600ha eremu babestu honetan Txoritokietako estazio megalitikoa bisitatuko dugu. Bertan, gure arbasoek hildakoei egindako monumentu desberdinak aurkituko ditugu: trikuharriak eta tumuluak. XIX. Mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak eta bertako basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu.

Egunak: irailak 3 eta 17, urriak 8 eta 22, azaroak 5 eta 19.

Ibilbide gidatu hauek abuztuan, irailean eta urrian eskainiko dira. Pertsonako 2€koa da prezioa.

Ibilbide hauetako edozein egin ahal izateko, beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserba egitea (bi egun gutxienez), 943 494 521 telefonoan edo eta turismoa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan.

Itsasora irteerak Pasaiako badiatik, garai bateko atunontzi batean

Uztaila, abuztua eta irailean zehar, Mater Museoak, egun museo bihurtu den garai bateko atun ontzi tradizional bat, irteera ugari eskainiko ditu, itsasoa eta gure inguruko Jaizkibel eta Ulia mendiak sakonago ezagutzeko:

Itsaslabarren ibilbidea:

Sentitu sentsazio paregabea MATER itsasontzi museoan nabigatuz. Arrantza itsasontzi tradizionala, non nabigazioan zehar modu aktiboan parte hartzeko aukera izango duzun. Honetaz gain, Pasaiako portuaren funtzionamendua eta inguru naturalaren ezaugarriak ikasteko aukera zoragarria eskaintzen dizu.

Egunak: abuztuak 12 eta 26, irailak 23

Ilunabarra itsasoan:

Sentitu itsasoko ilunabarraren magia MATER ontzi-museoan. Atun-ontzi tradizional honetan Donostiako eta Pasaiako portu naturaleko ikuspegiez gozatu dezakezu itsasotik, badia sarrerako itsasargiez lagunduta. Aperitibo bat barne.

Egunak: abuztuak 4 eta 18, irailak 15 eta 29.

Arrantza saioa:

Bizi ezazu arrantza esperientzia ahaztezina ontzi tradizional batean. Bertan ingurugiroarekin lagungarriak diren arrantza aparailuak erabilita kirol-arrantza burutuko duzu. Nabigazioan parte hartu ahal izango duzu modu aktiboan, eta gure euskal arrantzaleen itsasoko bizitzan sakondu ahal izango duzu.

Egunak: abuztuak 13 eta irailak 24.

Zetazeoak begiztatzea:

Gozatu ezazu itsas zabalean nabigatzen MATER arrantza-ontzi tradizionalean, eta Kantauri itsasoko aniztasun biologikoa ezagutzeko aukera izango duzu. Gure kostaldeetan bizi diren zetazeo espezie garrantzitsuenak bereizten ikasiko duzu itsaso-biologo eta ozeanografoen eskutik.

Egunak: abuztuak 21.

Kontxako estropadak:

Kontxako estropadak Mater atun-ontzitik ikusteko aukera izango duzu.

Egunak: irailak 3 eta 10.

Irteera hauen prezioak 15€ eta 95€ artean daude.

Irteera hauetako edozein egiteko beharrezkoa da aurretik izena ematea Mater Museora deituta, 619 814 225 telefonoan, edo eta info@matermuseoa.com emailean.

 

Udako jarduerak Listorretan – Aiako Harria Parke Naturala, Errenteria

Errenteriako udalerrian, Aiako Harria Parke Naturalean kokatzen den Listorretako eremu naturala ezagutzera emateko eta balioan jartzeko asmoarekin, Errenteriako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Parketxe Sarearekin lankidetzan, 2017ko udararako jarduera programa berezia prestatu dute Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 200 Sarea). Jarduera hauek Listorretako aisialdi eremuan antolatu dira.

 

Aizpitarteko lehen gizakiak: historiaurreko bizimoduaren erakustaldi eta tailerrak:

Jarduera hau Errenteriako “Aizpitarteko Lagunak” elkartearekin lankidetzan egingo da. Honen helburua historiaurreko gizakiak leize-zulo hauetan zuten bizimodua erakustea da. Honetarako tailer desberdinak burutuko dira: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua egin, labar-margoak…

Eguna: abuztuak 12.

Topalekua:Listorretako taberna.

Prezioa: Doako jarduera.

Ordutegia: 16:00-19:00.

Ezagutu saguzarrak Kiko Alvarezen eskutik:

Saguzarrak ezagutzeko irteera hau Listorretako aisialdi eremuan hasiko da arratsaldeko 20:45etan. Kiko Alvarezek ugaztun hegalari hauen xehetasunak azalduko ditu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezieak… Gainera, ilunabarrean, irteerara bertaratzen direnek saguzarrak entzuteko aukera izango dute aplikazio bati esker, saguzarrak ikusteko eguneko unerik honena hau baita.

Eguna: irailak 2

Topalekua: Listorretako Informazio Puntua

Baldintzak: Aurretik izena ematea beharrezkoa da, lekua mugatua da eta.

Prezioa: 5-12 urte artean 3€ / Helduak 5€

Ordutegia: 20:45-22:30.

Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko 943 49 42 48 / 688 89 50 68 telefonoetara deitu edo emaila bidali arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikora.


Oarsoaldea