“Zure enpresan, euskara zure esku” ideia lehiaketa martxan da

 

 

Dirigido a alumnos y alumnas de formación profesional, el concurso contará con un premio de 1500 euros

 

 

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak "Zure enpresan, euskara zure esku" ideia lehiaketa berria jarri du martxan. Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketa berriak euskarak arlo sozio-ekonomikoan duen garrantziaz eta enpresa/euskara binomioan norbanakoek izan dezaketen eraginaz hausnartzera bideratu nahi ditu ikasleak.

ideia-lehiaketa-irudia2

Oarsoaldeko Lanbide Heziketako ikasleei egiten zaien erronka enpresa batean euskarari sarbidea egin diezaiokeen ideia bat landu eta garatzea da. Lehiaketa honetan Oarsoaldeko Lanbide Heziketa zentroetako Goi Mailako zikloetako 1. Mailako 18 urtetik 30 urtera arteko ikasleek har dezakete parte.

Ikasleek euskaraz aritzeko gaitasuna izan behar dute, lanak euskaraz egin eta aurkeztu behar baitira.

Parte hartzaileek bi lagunez edo hiru lagunez osatutako taldeetan hartu dezakete parte.Talde irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du eta bere proposamena enpresa batean gauzatu beharko du eta horretarako 1.000 euroko aurrekontua izango du erabilgarri.

Proiektuaren memoria euskara@oarsoaldea.eus helbidera bidali beharko da 2018ko otsailaren 16ko 14:00ak baino lehen.

Oinarriak

Proiektua osatzeko gidoia

Kartela


Oarsoaldea