Geroa ereiten

URTE BERRIAN, ERRONKA BERRIAK

 

Errenteriako Udal Euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera.

Ikastaroak astean 10, 15 eta 20 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera bitartekoak.

Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 arteko berreskuratu ahal izango dute.

Horrez gain, ikastaroak doan izango dira Errenterian erroldatutako langabetuentzat.

Ikastaroak otsailaren 13an hasi eta ekainaren 22an amaituko dira.

Izena emateko epea, urtarrilaren 8tik 26ra egongo da zabalik.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, jarri harremanetan Udal Euskaltegiarekin, 943 44 96 82 telefonoan nahiz euskaltegi@errenteria.eus helbide elektronikoan.


euskara ikastaroak eusk


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus