Oarsoaldeak Turislan azokaren 2. edizioan parte hartuko du

La Feria de Empleo del sector turístico cuyo objetivo es crear empleo profesional y de calidad y profesionalizar el sector en Gipuzkoa, tendrá lugar los días 26 y 27 de febrero en Ficoba.

 

Para ello se hace un llamamiento en la comarca tanto a las empresas como a toda persona interesada, cualquiera que sea su cualificación, a participar en este encuentro.

Denis Itxasok, Kultura eta Turismoko diputatuak, Harkaitz Millan, Basquetourreko zuzendaria, Fernando Nebreda, Garapeneko lehendakaria -Garapen Agentzien Euskal Elkartea-,  eta Oarsoaldea Garapen Agentziako gerentea,  Ander Sarratua, Ficobako gerentea eta Maite Cruzado, Turismoko Foru zuzendariarekin batera,  Turismoko bigarren Enplegu Azoka aurkeztu zuen. Turislan otsailaren 26an eta 27an egingo da Ficoban, kalitatezko enplegu profesionala lortzeko asmoarekin eta horrela, helmuga turistikoaren eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko asmoz.

Iazko Turislanek bermatutako emaitza onak kontutan harturik, edizio honek erreferente izan nahi duen proiektu baten sendotzea dakar, eta Gipuzkoako turismoaren kalitatearen hobekuntza eta enplegua hobetzen laguntzen du, baita ekonomia eta gizarte arloan jasangarritasun iraunkorra garatzeko ere.

Horretarako,  edizio honetan hobekuntza batzuk egingo dira Azokaren zeregina indartzeko.  Hala nola, Ficobako III. Pabilioian egingo da, iaz baino erabilera handiagokoa eta erosoagoa izango dena eta bilera-eremuak zabalduko dira parte-hartzaileen arteko eztabaida eta komunikazio gehiago sortzeko.  Horrez gain, aurkezpen programa bat antolatu da sektorearen garapen iraunkorreko bi funtsezko gaietan: trebakuntza eta helmuga arduratsua eraikitzeko.  

Turislan, enplegurako aukera bat izateaz gain,  “kalitatezko enpleguaren eta sektorearen profesionalizazioaren aldeko apustu bat ere bada”. Azoka honen bidez, helmugaren kalitatea hobetzeko bultzada handiagoa eman nahi da.  Itxasoren hitzetan, Turislan azokak aukera ematen du formazioa emateko, esperientziak trukatzeko, irekitzekotan dauden hotel berriek beharko duten jendea kontratatzeko, eta turismoaren sektoreak lurraldearen ekonomian duen garrantzia geroz eta handiagoa ikusarazteko".

Enplegu Azoka Aste Santuan hasten den goi denboraldiko kontratazioen atarikoa izango da. Horregatik, aurten lehenago egingo da. Batetik, topagune izan nahi du lan bila ari diren pertsonentzat eta turismo sektorean askotariko profilen bila ari diren enpresentzat; bestetik, plataforma izan nahi du turismoari lotutako ikasketak egin eta lehen lanpostuaren bila ari diren pertsonentzat, sektorean nolako garapen profesionala izan dezaketen ezagutu nahi dutenentzat edo turismoaren sektorean lanean hasteko orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere bada.

Turislanen parte hartuko duten enpresa batzuek bete beharreko lanpostuak izango dituzte; beste batzuek, berriz, etorkizuneko beharretarako lan poltsak osatzeko hautagai posibleak ezagutu nahi dituzte. Azokan parte hartuko dute, halaber, turismoaren sektorearekin lotutako proiektu profesionalak dituzten enpresek, hain zuzen, lankidetza bideak zabaltzeko eta iritziak trukatzeko beren proiektuak ezagutzera eman nahi dituztenek.

Oarsoaldearen parte-hartzea

Oarsoaldeak mordoxka bat urte daramazki ekintzailetza lantzen, zerbitzuak eta turismo proiektuak sustatzen,  baita lan bitartekaritza lanetan ere,  beraz, Foru Aldunditik proposatutako lankidetza eta helburuak guztiz koherenteak dira eta ezin hobeto egokitzen dira agentziaren lerroekin, Oarsoaldeako lehendakaria den Jexux Leonetek jakinarazi duen bezala.

Orsoaldeak, beraz, lan eskaintzen bitartekari gisa jardungo du,  lan eskaintzak jasotzen laguntzen, azokaren egunerako pertsonen hautapena eta elkarrizketa pertsonalizatuak egiten,  eskatzen duten enpresentzako. Sare sozialen bidez ahalik eta publizitate gehien ematen saiatuko da eta informazio guztia eskuragarri egongo da  turislan.ficoba.org. web orrian.

Oarsoaldearekin batera, 4 dira ferian elkarrekin lanean arituko diren Gipuzkoako garapen agentziak:

Bidasoa Activa

Oarsoaldea

Tolosaldea Garatzen

Uggasa

Nola parte hartu: 

Turislan azokan parte hartzeko interesa duten pertsonak eta enpresak,  turislan.ficoba.org web orriaren bitartez egin dezakete. Enpresentzat epea, lan eskaintzak bidaltzeko otsailaren 5 arte izango da eta lan eskaintza hauetan izena eman nahi dutenek, aukera izango dute otsailaren 8tik otsailaren 14 arte. Hala ere, bi kasuetan Oarsoaldearekin zuzenean harremanetan jar daitezke 943 510 200 telefonoan eta otsailaren 5 baino beranduago enpresaren batek lan eskaintza bat bidaliko balu, eskaintza kudeatuko litzateke.

Eskualdeko enplegu agentzietara, udaletako gizarte zerbitzuetara eta kultura etxetara liburuxka informatiboak bidaliko dira, enplegu eskatzaileak azokan izena ematera animatzeko.

 

2017ko balantzea

Turislaneko lehen edizioak harrera oso ona izan zuen bai sektoreko profesionalen bai enplegu eskatzaileen aldetik. 2.236 bisitari jaso zituen; 215 lanpostu; 3.900 curriculum eman ziren; 120 kontratu itxi ziren eta 25 aurkezpen eta tailer antolatu ziren.

"Gipuzkoa da turismoaren arloan hazkunde eta proiekzio gehien duen destinoetako bat.  Turismoaren sektorea gure lurraldearen garapen ekonomikorako motor garrantzitsuenetako bat da. Aberastasuna sortzen du, eta enplegua ere sortzen du. Beraz, lan bila dabiltzanentzako aukera paregabea da. Administrazioek ahalegina egin behar dute, nahitaez, sektore turistiko desberdinen kalitate indizeak hobetzeko, baina ahalegin hori eskualdeek eta enpresek ere egin behar dute, eta, horretarako, ezinbestekoa da kalitatezko enpleguaren aldeko apustua egitea, eta sektorea profesionalizatzea. Helburu horri begira, funtsezkoak dira Turislan bezalako azokak, hazkunde turistikoa lehiakortasun eta kalitatezko enplegu bilakatzen laguntzen baitute",azpimarratu du Itxasok.

 

Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziatik, bai enpresak bai interesatuak egon daitezkeen pertsonak animatu nahi dira 943510200 telefonoaren bidez gurekin kontaktuan jartzera.   Bertan, Turislan turismo sektoreko bigarren enplegu azokan parte hartzeko jarraitu beharreko pausuen informazioa emango zaie.

 

 

 

24779461887_38d8f2246b_b

 


Oarsoaldea