Geroa ereiten

Oarsoaldeako pertsona ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek.

Oarsoaldeako garapen agentziaren bidez kudeatuko diren bi diru-laguntza hauek, enpresen ideia berriak bultzatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko balioko dute.

30 urte baino gutxiagoko pertsonak eta emakumeak puntuaketa hobea jasoko dute balorazio irizpideetan.

Bostgarren urtea da LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, pertsona ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jartzen duena.

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, pertsona ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da.

Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia matxan jarri da. Azken hauek, ideiak sorkuntza fasean daudela baliozkotu edo birmoldatzeko, eta definituta dauden eta bideragarriak diren ideiak martxan jartzeko erabiliko dira. Bi kasuetan, laguntza, OARSOALDEA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute.

Bostgarren deialdi honetan, jende gazteari, 30 urtetik beherakoei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, diru-laguntzaren kopurua talde hauentzat handiago delarik.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

  •           Enpresa ideia garatzeko: 30 urte edo gehiagoko gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiagoko gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.
  •           Enpresa proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiagoko gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.750 euro; eta 30 urte edo gutxiagoko gizonezkoentzat 1.750 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

Eskaera aurkeztu nahi duten pertsonak, Habian! Inkubagailuan, Torrekua eraikuntzan, Errenterian, Oarsoaldeak dituen bulegoetan otsailaren 4a aurretik aurkeztu beharko ditu eskaera orria eta eskatutako gainerako dokumentuak. Bulegoa goizeko 9etatik 14etara dago zabalik.

Baldintzei, eskaerari, prozedimentuei etab-i buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus web gunean aurkitu daiteke edo mikroenpresei laguntza eskeintzen dien agentziako departamentuarekin harremanetan jarri 943 494 129 telefono zenbakian edo asalaberria@oarsoaldea.eus ; esusperregi@oarsoaldea.eus emailetan.

 

Laguntzari buruzko informazioa:

Enpresa ideia garatzeko:

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2017/ape_i_eusk_2017/

 

Enpresa proiektuak martxan jartzeko

http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2017/ape_act_eusk_2017/

 lanbideko laguntzak ekintzaileentzat

 


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus