Ekainaren 3an izango da aurten Kuadrillategi Eguna

Los y las jóvenes de la iniciativa Kuadrillategi de Oarsoaldea celebrarán el 3 de junio en Pasai Donibane el encuentro anual; si el tiempo acompaña, se celebrará en la parte vieja de Pasai Donibane, y si no tenemos suerte, en el frontón Ibaiondo de Pasai Antxo.

 

Ekainaren 3ko Kuadrillategi Eguneko egitaraua lau herrietako hezitzaileek osatutako batzorde batek prestatu du eta goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara gauzatuko da. Segidan duzue behin-behineko egitaraua:

 

  • 11:00etan: pasaiatarrek harrera egingo diete Santiago plazan gainerako herrietako gazteei.
  • Segidan, Flashmob-a (Bideo bat sortu dute gazteek koreografia ikasteko) eta taldeak osatzeko dinamika bat egingo da.
  • 14:00ak arte Ginkana berezi bat egingo da Bizkaia auzotik Bonantzara
  • 14:00etatik 16:00etara: bazkaltzeko tartea.
  • 16:00etan: Ttek elektrotxarangaren emanaldia kaleetan barrena eta gero Santiago plazan geratuta, kioskotik
  • 18:00etan: agurra egingo diete pasaiatarrek gazte guztiei Santiago plazan.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sanchezek adierazi duenez, kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak,… Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko helburua du Kuadrillategik.

 

Ekainaren 3an Pasaian ospatuko den Kuadrillategi Egunean flashmob bat grabatuko dute. Bertan egingo den dantza ikasteko bideoa da hau:

 

 

 

  Kuadrillategi eguna Lezon, 2017

kuadrillategi mun

 

 

 

 

 


Oarsoaldea