Geroa ereiten

HAZILAN egitasmoaren zortzigarren edizioa Oarsoaldean

“Nahiz eta formakuntza izan, ez dut nire lan egoera hobetzen. Zer gehiago egin dezaket?”

Hazilan egitasmoak lagun zaitzake.

Aurreko edizioetan edukitako arrakasta dela eta, Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa abian jarriko du berriz ere, gaur egun beraien buruan galdera hau darabilten pertsonei erantzuna emateko helburuarekin.

Bereziak eta ezberdinak egiten gaituena bilatu eta sustatu behar da. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesinalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukerarekin.

Aurreko edizioetan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute, adierazi du Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak. Dagoeneko 116 pertsonek Hazilan egitasmoan parte hartu dute eta pertsona hauen lan munduratze indizea %85a gainditzen du, balorazioa oso positiboa delarik. Lan bilaketarako beharrezkoa den jarrera aldaketa ematen lagundu die egitasmo honek, baita motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

hazilan-logoguztiakigo2019

Izena emateko baldintzak eta epea.

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILAN programan  parte hartzeko baldintzak honako hauek dira; 20 eta 40 urte bitarteko Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian egotea edo jardunaldi erdiko kontratua izatea.

Izena emateko epea irailaren 8 arte zabalik dago. Interesatuak dauden pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldeatik baldintzak betetzen dituzten gazteei izena ematera animatu nahi ditugu, aukera polita baita beraientzat. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 510 200 telefonora edo olibet@oarsoaldea.eus korreora idatzi.

GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

  • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
  • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
  • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
  • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
  • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus

sarean-hazilan-8-eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus