Geroa ereiten

Aiako Harriko Parke Naturaleko eta KBE-ko UDAKO IBILBIDE GIDATUAK HASIKO DIRA

Abuztuan hasi eta urria bitartean 3 ibilbide gidatu ezberdin eskainiko dira. Aukera bikaina Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak ikusteko, izan ere, aurkikuntzaren ondorioz, haitzuloak itxita daude, beraz, bisita gidatu hau eginez bakarrik sartu daiteke haitzulo barrura.

 

Iaz bezala, abuztuaren lehenengo asteburuan Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-Giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da.

2016bidea- aizpitarte 20160904 3 op

Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua Galemys, SL enpresako aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da, dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

Honela, ibilbideen eskaintza “Añarbe Baso- Erreserba” izeneko bisita gidatuarekin hasiko da aurten ere. Datorren larunbatean, abuztuak 4, goizeko 10:00etan eskainiko da elebitan. Idoiatik, Susperregi jatetxeko aparkalekutik hasiko da bisita.

Bisita honetara bertaratzen direnek, gure paisaia irekiaz preziatzeko aukeraz gain, Malbazarko eta Pagosardeko hezegunetan aurki daitekeen flora eta fauna basatiak eta honen berezitasunak ezagutuko dituzte. Ibilbideak aparteko pagadietan barneratuko gaitu eta baso kudeaketarekin erlazionaturiko hainbat jokabide ikusteko aukera izango dugu. 4 orduko iraupena izango du bisita honek.

Bestalde, iaz aurkitu ziren Arte Parietal Paleolitikoko aurkikuntzek berebiziko garrantzia emango diete Aizpitarte haitzuloetako bisita gidatuei, baita beren sarrera mugatu ere. Aurkitutako grabatuek gure arbasoen bizimoduari buruzko dugun ezagutza handitzen dute,  antzinatasuna, erabilitako teknika eta euren kontserbazioa direla medio, ezohikoak.

Bisita gidatuen eskaintza Lau Haizeta Parkea eta monumentu megalitikoak bisitarekin osatuta dago. Bertan, Txoritokietako estazio megalitikoa dugu eta gure arbasoek legatuan eman ziguten hilobi monumentu desberdinak aurkituko ditugu. XIX. Mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak eta bertako basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu.


2016bidea- aizpitarte 20160904 1 op

Urria arte luzatuko da 12 bisita gidatuetako eskaintza. Guztiak goizeko 10:00tan hasiko dira, baina egutegi eta abiapuntu desberdinekin (Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa edo San Marko Gotorlekua), egin nahi den bisita motaren arabera.

  1. Añarbeko Baso-Erreserba: abuztuaren 4an eta 26an, irailaren 15ean eta urriaren 7an. Abiapuntua: Idoia, Susperregi jatetxeko aparkalekua. Iraupena: 4:00 ordu.
  1. Aizpitarteko leize-zuloetako aztarna paleolitikoak. Abuztuaren 12an,  irailaren 1an eta 23an, eta urriaren 27an. Abiapuntua: Listorreta-Barrengoloiako Parke Naturaleko Bulegoa. Iraupena: 1:30 ordu. Aurkikuntzaren ondorioz, haitzuloak itxita daude, beraz, bisita gidatu hau eginez bakarrik sartu daiteke haitzulo barrura.
  1. Lau Haizeta Parkea eta Txoritokietako Estazio Megalitikoa. Abuztuak 18, irailak 9 eta 29, eta urriak 21.  Abiapuntua: San Marko Gotorlekua. Iraupena: 3 ordu.

 

Ibilbide gidatu hauen prezioa 2€-koa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, 1€-koa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dira.

 

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan AURRETIK ERRESERBATZEA hauetako edozein ibilbide gidatu egiteko, bai 943 494 521 telefonoan edota turismoa@oarsoaldea.eus posta elektronikoan ere. Turismo bulegoaren ordutegia: Uztaila eta abuztuan astelehenetik igandera 9:00-14:00 / 16:00-19:00. Gainontzekoetan, asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 eta igandetan 10:00-14:00.


2018 kartela irteerak def copia


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus