IKASTAROA-Mugazgaindiko Kooperazioaren: Analisi eta esperientziak

 

Si uno se para a pensar en las relaciones transfronterizas entre el norte y el sur de Euskal Herria y entre Francia y España, puede llegar a la conclusión de que existen y están vivas. Pero también puede que llegue el momento en el que se pregunte por qué no son más fluidas, tanto a nivel ciudadano como a nivel empresarial o institucional.

Baina, hala eta guztiz ere, iritsi daiteke unea, non bere buruari galdetuko dion ea zergatik harremanak ez diren sendoagoak, bai hiritar mailan bai empresarintza edote erakunde mailan. Jakina, trukeak egon badaude: Hegoaldetik ikusita, Hendaiako hondartzara goaz, Miarritzen zehar ibiltzen gara, edota ausartiak diren batzuk Baionako bestetara doaz... Hala ere, Europako mugaz gaindiko beste lurralde batzuekin konparatuz, izan beharko luketen bezain sendoak ote dira gure arteko hartu-emanak? Gezurra badirudi ere, batean euskera bezalako hizkuntza izatea ez da izan beharko bezain eraginkorra.

Zeintzuk dira oztopoak? Muga fisikoak orain dela urte asko desagertu ziren, baina mentalak ez. Zer dela eta? Galdera honek tonu ezberdina hartzen du gogoratzen dugunean, gainera, Bidasoaz bi aldeetara badagoela hiritarrentzat amankomuna den hizkuntza, Europako mugaz gaindiko beste herrialde batzuetan gertatzen ez den bezala.

Galdera hauei guztiei eta baita beste batzuei erantzuteko ere udako ikastaro hau antolatu dugu, non profil mota guztietako pertsonak joatea gustatuko litzaigukeen: hiritarrak, berritzaileak, enpresariak, ikasleak, besteak beste. Ikastaroa hirueleduna izango da (euskara, frantsesa eta gaztelania, bat-bateko itzulpenekin) eta Donostia eta Baiona artean izango da. Anima zaitezte etortzera!

05 IRAILA. 09:15 OR. Miramar Jauregia. 

06 IRAILA. 09:30 OR Baiona Merkataritza Ganbara

INFORMAZIO + / MATRIKULAK: TRANSFRONT.UIK@GMAIL.COM WWW.UIK.EUS

 

transfont poster affiche


Oarsoaldea