Oiartzungo Informazio Puntu Turistikoa irekita egongo den azken asteak

 

Según nos informan desde el departamento de turismo de la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea, el 2 de julio se abrió el Punto de Información Turística de Oiartzun y permanecerá abierto únicamente hasta el 2 de septiembre.

Honela, Oiartzun ezagutzera etortzen diren bisitariek behar duten informazio guztia jaso ahal izango dute Doneztebe plazan bertan kokatua dagoen bulegoan, Fermiñene eraikinean hain zuzen (Aialde, 2). Uztailaren 2tik irailaren 2a arte informazio puntuak izango duen arreta-ordutegia honakoa izango da: egunero 09.00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Oiartzun herriak bisitariarentzako eskaintza zabala du. Bere hiru museoez gain (Soinuenea- Herri Musikaren Txokoa, Luberri- Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea), Aiako Harria Parke Naturalaren barruan ibilbide homologatu ugari egin daitezke. Gainera, Parke Naturalaren barruan, multzo megalitiko ugari aurki ditzakegu eta oso erraza da hauetara iristea. Hauen artean Sorondo, Egiar, Oieleku eta Bianditzeko ibilbideak ditugu. Eta Parke Naturalaren barruan beste aukera bat Bidasoako Kontrabandisten ibilbidea dugu. Ibilbide zirkular hau, XX. mendearen erdialdean kontrabandorako igarobide garrantzitsuak izan ziren hainbat mendi bidexkatan barna doa, eta Oiartzunen Arritxulo aterpea geldiunetako bat da. Bizikletaz zein oinez egin daiteke.

Beste ibilbide interesgarria eta erraza Arditurriko Bide Berdea da. Bere 7 kilometroetan zehar Oiartzun ibaiaren parean doa, adin guztietarako ibilaldia izanik, ia maldarik ez baitu. Oinezkoentzat, txirrindularientzat edo patinatzaileentzat egokia da, eta gainera ibilbide Donostian hasi daiteke, Arditurri Meatze Gunean amaituz.

Abuztuan asteazkenero, Arditurri Meatze Gunea ezagutzeko eskaintza berezia aurkituko du bisitariak, bai goizez eta bai arratsaldez, Doneztebe plazatik irteten den Arditurrira doan Tren Berdearekin. Behin hara iritsita, oinarrizko edo sakonezko bisita egiteko aukera izango da.

Aipatutako guztia gutxi izango balitz, gastronomiarekin zerikusia duten beste bi plan eskaintzen ditu herriak. Alde batetik, Momotegi baserrian ahate eta antzaren hazkuntzaren lana eta produktu deribatuen artisau-elaborazioa ezagutu ahal izango du bisitariak, bisitaren amaieran produktuen dastaketarekin. Bestetik Pagoa garagardotegiak, Euskal Herrian irekitako lehena, bere historia ezagutu eta bere artisau-garagardoak probatzeko aukera eskaintzen digu.

Honek guztiak, gastronomia eta ostatu eskaintza zabalarekin batera, Oiartzun herria erakargarri egiten du turistentzat, eskualde osoa, Donostia edota Gipuzkoa osoa bisitatzeko abiapuntu aproposa baita.

Beraz, aprobetxatu geratzen diren 3 aste hauek eta etor zaitez turismo bulegora informatu zaitzagun!

943 508 913 / turismoa@oarsoaldea.eus/ ww.oarsoaldeaturismoa.eus

ot turis web


Oarsoaldea