Geroa ereiten

ZABALIK DA KUADRILLATEGIN IZENA EMATEKO EPEA

Kuadrillategi, hizkuntza propioa duen koadrila.

Zabalik da beste urte batez Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrilarekin ondo pasatzeko eta lagun mordo bat egiteko aukera bikaina.

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta  DBH-2ko gazteek. Izena emateko epea irailaren 28ra artekoa izango da.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman ahal izango du horretarako banatuko diren izen emate orriak betez eta ikastetxean entregatuz.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari José Ángel Sánchezek adierazi duenez, saioak urriaren 5ean hasiko dira.  

1 kuadrillategi 2018 eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus