Geroa ereiten

Enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa

Uztailaren 10eko 103/2018 Dekretuak finantzaketa-lerro bat ezartzen du lehenago aipatutako

kolektiboentzat, gehienez 600 milioi euroko zuzkidura duena, zirkulatzaile-beharrizanak betetzeko

(103/2018 Dekretua, Enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional

autonomoentzako finantza-laguntzaren 2018ko programa garatzen duena).

Dekretuan honako hauek arautzen dira: kreditua lortzeko baldintzak, erakunde onuradunak,

baliabideen erabilgarritasuna, maileguen baldintzak eta elkarren bermerako sozietatearen eta

finantza erakunde laguntzaileen aurrean jarraituko diren izapidetzeko prozedurak. Horretarako,

Ogasun eta Ekonomia Sailak beharrezkoak diren lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu programari

atxikita dauden finantza-erakundeekin.

Enpresa txiki eta ertainei, banako enpresaburuei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus