SKURA enpresak APPtitudea dauka

Este grupo de emprendedorxs está ubicado en la incubadora colaborativa HABIAN! Teknologia Kreaktiboa de Errenteria, en el edificio Torrekua.

Desarrollan aplicaciones pero, para qué?

 

Para abrir puertas desde el móvil, para controlar el aire acondicionado de casa, encender la calefacción, encontrar las llaves, para encontrar niños y niñas que se han perdido en un gran camping y otro tipo de aplicaciones dirigidas al sector industrial como son el almacenamiento inteligente, partes de trabajo, controlar a través de GPS el posicionamiento, big data y un largo etc.

 

Beraz, aplikazioak egiteaz gain, haratago dihoazte SKURA enpresako kideak, gauza landuagoak egiten dituzte. Gauzekin komunikatzen habilak dira hauek, mugikorretik beste gauzekin konektatzen, bluetooth bidez, wifi bidez,…. Hala erakutsi zuten ekainaren 7an antolatu genuen “Oarsoaldea 4.0, Eskualdea konektatzen” jardunaldian eman zuten hitzaldian.

 

skura industria 4.0

Beraien egitekoak garrantzi handia du, izan ere, Maitena Urretabizkaiak aipatu bezala, “Bizitzan zehar urte bete galtzen dugu galdutako gauzak bilatzen. Etxetik atera eta….giltzak nun daude!”. Horrelako gauzetarako eta bestelakoetarako lanean dihardute, gure bizitza erraztuz.

Jaione, Maitena, Isaak eta Arkaitzek xehetasunak eman dizkigute, teknologia berriek ematen dituzten aukera berriei buruz solasten.

 

skura talde argazkia

 

 

Zer da SKURA?

Gure enpresa SKURA (http://skuramobile.com/) da eta neurrira egindako softwarearen, diseinu, definizio eta garapenean adituak gara. Konektibitatearen eta komunikazioaren teknologiak indartzen ditugu, beti ere mugikortasunaren inguruan.

SKURAN egun 4 kide gaude lanean, JAIONE MARTINEZ, MAITENA URRETABIZKAIA, ISAAK BILBATUA eta azken “fitxajea” ARKAITZ ANZA. Arrasate, Oiartzun, Elgoibar eta Errenteriakoak.

Aplikazioen munduaren barruan, bereziki eremu profesionalari eta enpresa industrialei loturiko sektoreetan jarri dugu indarra. Mugikortasun teknologien  bidez, enpresen eguneroko lan prozesuak erraztea, arazoak konpontzea eta hobetzea dugu helburu. Horretarako, Android eta iOS-en programazioan espezialistak gara eta, bereziki, gailu hauek dituzten  komunikazio teknologiekin, adibidez, Bluetooth, NFC, GPS, GPRS, Wi-FI, …

Eskaintzen ditugun zerbitzuen artean, mantentze eta ikuskapen lanak, logistika arazoak, GPS posizionamenduak, barneko posizionamenduak, offline-online lan egitea ahalbidetzea daude, baita aholkularitza teknologikoa ere lantzen dugu arlo guztien inguruan.

Erabiltzen ditugun teknologiek eta gailuek lan egiteko modua eta prozesuak erabat eralda ditzaketela konbentzituta gaude, hobekuntza handiak ekarriz. Horregatik, gure misioa enpresei mugikortasunaren abantailei etekina ateratzen laguntzea da, hau da, 4.0 industria gure inguruko enpresetan zabaltzeko bidelagun izatea.

Azpimarragarriak diren proiektu berriak:

  • Indukzio bati konektibitatea sartzen, bertatik internet bidez datuak hartzeko edota saretik aginduak bidali ahal izateko.
  • Bluetooth bidez espazio itxietan lokalizazioko zenbait proiektu aurrera eramaten ari gara, pertsonak eta gauzak posizionatzeko.
  • Proiektu bat hasi berri dugu ardoaren ekoizpenean datu zehatzak lortzeko eta aztertzeko teknologia bidez

Nola sortu zen ideia?

2011. urtearen bukaeran, telekomunikazio ingeniaritza bukatzen geunden bi ikasleren (Jaione Martinez eta Maria Amutxastegi) eskutik sortu zen ideia. Garai hartan, Android eta iOS sistema eragileak sekulako indarra hartzen ari ziren, eta argi ikusi genuen tresna berri hauek gure lan egiteko eta bizitzeko modua aldatzera zihoazela eta aukera berri asko zabalduko zituztela, beraz, buru belarri mundu honetan sartzea erabaki genuen.

Denborak arrazoia eman digu, eta aplikazioen ekosistema barruan gaur egun 4.0 industriako proiektutan kokatzen dugu gure burua.

Zer da zuek bezalako enpresengandik desberdintzen zaituztena?

Garatuta daukagun Offline/Online sistema gure enpresaren bereizgarri garrantzitsu bat da, honek, gure App-ekin Interneteko konexiorik gabe lan egitea ahalbidetzen digularik eta hau ezinbestekoa da zenbait kasutan.  Datuen iraunkortasuna ziurtatzen dugu edozein egoeratan, erabiltzaileak non dagoen, konexioa duen edo ez, edota eguneko orduaz kezkatu gabe lan egin ahal dezan.

Guretzat, definitzen gaituen beste ezaugarri garrantzitsu bat lan egiten dugun modua da. Gure misioa bezeroak eta hauek dituzten arazo eta zailtasunak ulertzea da, kasu bakoitzera egokien moldatzen den soluzio eskaini ahal izateko. Proiektu bakoitzean buru-belarri inplikatzen gara, bidelagun izanez eta elkarlana bilatuz prozesu guztian zehar: azterketa eta definizioarekin hasiz, garapenarekin jarraituz eta abian jartzearekin eta ikasketarekin amaituz.

 

Zuen enpresak zer eskaintzen dio gizarteari?

Mugikortasuna, gizartearen eta enpresen zerbitzura jartzen dugu, prozesu ezberdinak hobetzeko eta, azken finean, pertsonen bizi kalitate hobe bat lortzeko asmoz.

Gure lan egiteko modua erabat kolaboratiboa da, inguruko enpresa txikiekin lan egiten saiatzen gara beti, bai garapen beharren aldetik, baita hornitzaileen arlotik ere. Bestalde, teknologia eta tresna askeetan lan egiten dugu, ahal den neurrian.

Non eta nola ikusten duzue zuen burua hemendik 5 urtera?

Mundu honetan lanean ziur. Ez dakigu nolako bilakaera izango duen sektoreak, baina prest gaude datorrenari aurre egiteko.

Gure ikuspegiaren arabera, hemendik 5 urtera, ia edozein objektu edo gailuarekin, modu sinple batean, Internetera konektatzeko eta komunikatzeko aukera egongo da. Guretzat, honek, aukera ugari zabaltzen ditu eta, batzuk behintzat, esploratzen eta garatzen jarraitzea espero dugu.

Zein laguntzak jaso dituzue?

Gaur egun, Errenteriako Torrekua eraikinean dagoen Habian! hazitegi kolaboratiboan gaude kokatuta. Bertan dugu akonpainamendu eta aholkularitza profesionala, prestakuntza, pertsona ekintzaileen komunitate batean egoteko aukera, etab., gure negozioa definitu eta aurrera atera ahal izateko.

Gainera, Errenteriako Udalak iragarririko EKITERA-PLUS laguntza jaso genuen, honek, PANTAILA INTERAKTIBOAK egiteko prototipo bat garatzeko aukera eman zigun, ondoren Errenteriako komertziotara zuzendu daitekeen produktua.

Jaurlaritzatik, Saiolanetik eta Bic Berrilanetik hainbat laguntza jaso ditugu, beste zenbait proiektuetan.

 

Non aurkitu dezakegu SKURA?

Gaur egun, Errenteriako Torrekua erakineko 2. solairuan (coworking teknologikoan) eta Arrasateko Garaia berrikuntza gunean gaude. Interneten ere bai, noski:

      http://skuramobile.com/

 


Oarsoaldea