IKT Irtenbideen ezarpena Euskadiko autonomo eta enpresa txikientzat

El programa “Implantalari de Soluciones TIC para autónomos y micropymes del País Vasco” impulsado por el Gobierno Vasco, a través de SPRI, Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial dependiente del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad del Gobierno Vasco, ha logrado hasta el momento la participación de más de 1.600 pequeños negocios vascos con el objetivo de ser más competitivos gracias a la incorporación de Tecnologías de la Información y de la Comunicación (TIC) en su negocio.

Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du “Euskadiko autonomo eta mikroETEentzako IKT Konponbideen Inplantari” programa Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziaren bitartez. EAEko 1.600dik gora negozio txikik parte hartu dute programan, Informazio eta Komunikazio Teknologiak beren negozioetan txertatzeko eta, bide horretatik, lehiakorrago izateko.

Hain zuzen ere, negozio gehienek -%75ak- ekimen honetan parte hartzen dute negozioa Interneten sustatzeko, %70ak bezeroak leialtzeko eta %69k negozioa modernizatzeko eta denbora eta kostuak aurrezteko. Zerbitzua pertsonalizatua izatea da parte-hartzaileek ongien baloratzen duten alderdia; izan ere, aholkulari teknologiko neutral bat negoziora joaten da eta beren premiei ongien egokituriko tresnak instalatzen eta erabiltzen laguntzen die. Gainera, zerbitzua doakoa da. Negozio bakoitzak bere premiei ongien egokituriko zerbitzua eskatu dezake ekimenak eskaintzen dituen bi zerbitzuen artean: aholkularitza indibiduala edo kolektibo murriztuentzako aholkularitza. Taldekako ezarpenaren edo ezarpen kolektiboaren bidez IKT konponbide multzo bat ezartzen da negozio talde oso txiki batean, baldin eta interes eta premia teknologiko berberak badituzte. Modalitate honen indarguneak dira taldean lan egin ahal izatea eta esperientziak partekatzea denen profil eta helburuei egokitutako edukiekin. Oraingoz 2/3 orduko 95 lan saio egin dira, besteak beste, Getxo, Bermeo,Etxebarri, Eibar, Tolosa, Ermua, Zarautz eta Errenterian eta hiru euskal hiriburuetan. www.euskadinnova.net ekimenaren webean dago “Inplantari” programari edo mikroenpresentzako IKT Konponbideak erabiltzeko aholkularitza zerbitzuari buruzko informazioa. Gainera, IKT Konponbideen Katalogoaren azken bertsioa eskuratu daiteke eta zerbitzu eskaera egiteko bete behar den izen-emate inprimakia ere bai. Web horretan argitaratzen da baita ere mikroenpresentzat bereziki programatutako IKTen erabilpenerako prestakuntza ikastaroen agenda. Laguntzarako wikia ere badago, parte-hartzaileak bakarrik egon ez daitezen. Onlineko zerbitzu bat dute kontsultarako eta zalantzak argitzeko E-kontsulta orrian (www.ekontsulta.net), info@spri.es helbidean edo telefonoz 902 702 142 zenbakian.

 


Oarsoaldea