Zabalik da HAZILAN 17 OARSOALDEA egitasmoan izena emateko epea, enplegua lortzen laguntzeko programa

Dagoeneko 251 pertsonak parte hartu dute Hazilan Oarsoaldea proiektuan eta %75k lana aurkitu dute programa amaitu ondoren.


Hazilan 20 eta 44 urte arteko pertsona langabetuei eta goi mailako formakuntza eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei  zuzendutako ekimena da. Programa honek enplegu bilaketan lagunduko dizu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Hasierako prestakuntzaren lehen 80 orduetan, enplegua bilatzeko orduan zure motibazioa eta segurtasuna areagotzen lagunduko dizuten hainbat gai landuko dira: zure lanbide-profila definitzea, talde-dinamiketan trebatzea, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzea, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak.


Horrez gain, prozesu horretan guztian, lan prestakuntzan eta orientazioan adituak diren profesionalak izango dituzu bidelagun. Hori funtsezkoa izango da zure garapen profesional eta pertsonalerako, izan ere, zure egoera berdinean dauden pertsonekin partekatuko duzun lankidetza eta hazkunde eremua bermatuko dute.


Baldintzak eta izen-emate epeak


Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira:

 

  • 20 eta 44 urte bitarte edukitzea
  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian izatea.


Hazilan 17, 2021eko abenduaren 13an hasiko da. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.


Miguel Ángel Sánchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu nahi ditu, aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko.


Izen-ematea eta zalantzak argitzeko


Hemen egin izen-ematea


Edo telefono honetara deituaz 943 510 200
Edo posta elektronikora idatziz olibet@oarsoaldea.eus

 


Oarsoaldea