ADMINISTRARIA (22-10781)

Deskribapena:

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena, etxebizitzen birgaitze energetikorako Next Generation laguntzak kudeatzeko. Hiri-berroneratze integralerako eta birgaitzerako baldintzei buruzko informazioa eta zabalkundea. Zereginak: baldintzei buruzko informazioa ematea, jabekideen arteko edo maizterren eta jabeen arteko akordioetan aholkatzea, jabeen erkidegoak eratzen laguntzea, laguntzen onurei buruzko aholkularitza ematea. Kokapena: Errenteriako Birgaitze Bulegoa eta alokairu zerbitzua Oiartzungo bulegoetan. 2.057,28 euro gordin hilean (14 ordainsari). Behin-behineko kontratua (Europako funtsei lotuta).Lanbide lan eskaintza
 

Baldintzak:

Ezinbesteko baldintzak: Administrazioko goi-mailako teknikaria, 3 hilabeteko esperientzia antzeko lanetan (birgaitzeko laguntzen kudeaketa, bereziki Europako funtsei lotutakoak), Office domeinua. Administrazio Prozeduraren Legea ezagutzea. Publikoarekin harremanak izateko gaitasuna.