Arkitektua (22-2400)

Deskribapena:

  • Oiartzungo udalerako.  
  • Egin beharreko kontratazioak Oarsoaldean langabezian dauden pertsonak kontratatzeko proiektuaren babespean daude, BERPIZTU programaren laneratzeko poloa proiektuaren barruan. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Oarsoaldearen arteko lankidetzaren emaitza.
  • Zereginak: Udal eraikuntzen informazio bilketa osatzea eta eraikuntzen fitxa sortzea eta osatzea. Udal ondasun higiezinen zerrenda eguneratzea eta plano eta argazkiak eguneratzearekin batera eraikuntzaren mantenu fitxa osatzea.
  • Ezinbesteko baldintzak:
  • - Langabezian egotea eta Lanbiden inskribatuta egotea. Oarsoaldean erroldatua egotea.

    - Titulazioa: Arkitekturan Gradua edo baliokidea.

    - Euskara: 3. hizkuntz eskakizuna.

  • Baloragarria:
  • - Administrazioan arkitekto bezala esperientzia edukitzea.

    - Kontuan hartuko da DSBE jasotzen duten pertsonak, 55 urtetik gorako emakumeak eta/edo baztertuta geratzeko arriskuan daudenak izatea.

  • 6 hilabeteko kontratua.
  • Jardunaldi osoa: astelehenetik ostiralera 08:00-15:00.
  • Hileko soldata gordina: 2837,50€https://apps.lanbide.euskadi.net/apps/OF_RES_BUSQUEDA_OFERTAS?LG=C&ML=OFEMEN1&MS=Eaa&PM8=162022002400