Txikizkako merkataritzari zuzendutako laguntzak, ekipamendu pertsonala eta etxeko ekipamendua eskuratzeko

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailak sustatzen ditu, eta eskaera aurkezteko epea uztailaren 26ra arte luzatuko da (edo aurrekontua agortzen denean).

Laguntza honen helburua da EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreetako galera ekonomikoak apaltzea; izan ere, gaur egungo testuinguruak eragindako zailtasun-egoerak nabarmen kaltetu du haien guztien merkataritza-jarduera.

 

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Txikizkako merkataritzako enpresa txikiak eta autonomoak.

 

ZERTARAKO DA DIRULAGUNTZA?

Honako baliabideak eskuratu ahal dira:

- Ekipamendu pertsonala (jantziak, oinetakoak eta larruzko gaiak).

- Drogeria eta kosmetikoak.

- Etxeko ekipamendua (altzariak, etxetresna elektrikoak, burdindegiak, eraikuntza-materialak, ateak eta leihoak…).

- Markoztatze-zerbitzuak.

 

Bete beharreko baldintzak hauek dira:

 JEZn 2022ko otsailaren 24-a baino lehen altan emanda egon behar dute eta egoitza soziala eta fiskala EAEn eduki behar dute.

 

ZENBATEKO LAGUNTZA JASO DEZAKET?

- 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 €.

- 10 langile edo 10 langiletik gorako saltegiak: 3.000 €.

Langile autonomoak eta soldatapekoak hartzen dira langiletzat. Enpresak enplegu maila mantendu egin behar du 6 hilabetez, gutxienez.

 

NOIZ ETA NOLA AURKEZTU BEHAR DA ESKAERA?

Telematikoki egin behar da eskaera (sinadura digitala edo B@Q-rekin).

Eskaera aurkezteko epea 2022-ko uztailaren 26-an bukatuko da, edo aurrekontua agortzen denean.


INFORMAZIO GEHIAGO:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2022/eperhogar22/web01-tramite/eu/

Oarsoaldea garapen agentziak laguntza jaso dezaketen establezimendu guztiei eskaera aurkeztera animatzen die, eta edozein kontsulta izanez gero, jar daitezela harremanetan agentziarekin, ikortabitarte@oarsoaldea.eus helbidera idatziz, edota 943 49 41 29 telefonora deituz.


Oarsoaldea