BERPIZTU LAGUNTZAK ENPRESENTZAT 2021-2022 BITARTEAN LANGABETUAK KONTRATATZEN BADITUZTE

Azaroaren 30era arte luzatu da kontratazioak egiteko eta BERPIZTU LAGUNTZAK jasotzeko epea

BERPIZTU PROGRAMAKO Laneratzeko Poloa proiektuaren babesean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako dirulaguntzari esker, Gipuzkoan lantoki bat duten enpresek (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia) laguntzak jasotzeko aukera dute 2021eko irailaren 1etik 2022ko azaroaren 30era langileak kontratatu badituzte.  Oarsoaldea Garapen Agentzia arduratuko da eskaerak kudeatzeaz eta Oarsoaldeko 96 langabeturen kontratazioa erraztu nahi da.

Ekonomia suspertzeko zehaztu diren neurrien artean hauxe dugu bat eta deialdi honen helburua bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta bestetik, enplegurako politika aktiboak indartu eta pertsona langabeen kontratazioa sustatzea.

Hori lortzeko, hain zuzen ere, bideratu da Oarsoaldea eskualdeko enpresentzako diru-laguntza deialdi hau, langabeak kontrata ditzaten. 


Diru-laguntza jasotzeko kontratazioak lanaldi osoan gutxienez 6 hilabetez luzatuko dira eta 2021eko irailaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean hasitako kontratuak finantzatuko dituzte. Diruz lagundutako kontratu bakoitzeko gehienez 6.000 euroko laguntza jasoko da. 

 

ESKAERAK NOLA EGIN


Eskaerak telematikoki eskatzeko aukera dago Oarsoaldeko webgunearen bidez honako lotura honetan.

Diru-laguntzaren eskaera webgunearen bidez egin ondoren, Oarsoaldeak eskabideak jasotzen diren neurrian ebatziko ditu. 96 lanpostuak betetzen diren unean amaituko da aurkezteko epea.


ZALANTZARIK EDO ARGIBIDERIK BEHAR IZANEZ GERO


Jesus Mari Martiarena, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du edozein argibide behar izanez gero, garapen agentziarekin harremanetan jar daitekela 943 510 200 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00) edo helbide honetara idatziz: omoran@oarsoaldea.eus

Diru-laguntzaren oinarriak hemen daude eskuragarri. 
 


Oarsoaldea