BERRABIATU, NEGOZIO ESKUALDAKETAN LAGUNDUZ

Oarsoaldeak jardunaldi informatibo bat antolatu du negozioen eskualdaketak hiri-ekonomian duen garrantziaz sentsibilizatzeko.

Inoiz pentsatu al duzu zer izango litzatekeen kalean ibiltzerakoan inguruko establezimendu guztiak itxita egotea eta pertsianak jaitsita edukitzea? Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak dira kaleen bizitasun iturri nagusia, eta haien jarduerari eustea funtsezkoa da gure udalerrien dinamismoari eusteko.

 

Online erosketek, pandemiak, digitalizazioak eta belaunaldi-errelebo ezak, besteak beste, establezimenduak ixtea eragiten ari dira, eta sektoreen erakartasun ezak, irekierak itxierak baino gutxiago izatea eragiten ari da. Eta, egia esan, oraindik ez dugu lurra jo. Gizarte osoari eta sektore guztiei eragiten dien trantsizio soziodemografikoaren erronkak eragin berezia du merkataritzan, enpresa-ehuna zahartzen ari delako eta establezimendu berriak erretiroagatik eta errelebo ezagatik itxiko direlako oraindik.

 

Aspaldidanik, eskualdeko udalak, merkatarien elkarteak eta garapen agentzia enpresa-sareari eusten saiatzeko, funtzionatzen duten establezimenduen jarraitutasuna bermatzeko eta sektoreak gaztetzeko, ekintzaile-profil berriak sartu nahian eta, aldi berean, haien lehiakortasuna berritu eta hobetu nahian kezka partekatzen dute. Oarsoaldea Garapen Agentziak, Errenkoaldek, Oarsoaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoak eta Gipuzkoako Ganberak parte hartu duten lan-prozesu baten bidez, ekintza-plan bat zehaztu da belaunaldien arteko erreleborik ezak eta enpresen transmisioaren zailtasunak dakarren mehatxuari erantzuteko.

 

BERRABIATU

Lan horren ondorioz, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Oarsoaldea Garapen Agentzia eskualdeko eskualdaketa prozesua eta sarea eratzen ari da.

Berrabiatu ekimenak Oarsoaldeko enpresen jarraipena erraztu eta lehiakortasuna hobetu nahi du. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzarekin, eskualdeko negozioei eskualdatze prozesua gauzatzen laguntzen diegu, modu pertsonalizatuan, doan eta era konfidentzialean.

 

Bi motatako hartzaileei zuzenduta dago:

  • Alde batetik, negozioa eskualdatzeko interesa duen jabeari.

  • Eta, bestetik, negozio baten erreleboa hartzeko interesa duen ekintzaileari, edo beste bat erosiz negozioa handitu nahi duen enpresari.
     

EKAINAREN 14AN, SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA XENPELAR ETXEAN

 

Erretiroa hartzeko adinetik gertu dauden edo negozio bat eskualdatzeko edo beste baten erreleboa hartzeko interesa duten jabeek hobeto jakin dezakete nola egin, Berrabiatu ekimenaren barruan Oarsoaldea Garapen Agentziak Gipuzkoako Ganberaren eskutik antolatu duen jardunaldi informatiboaren bidez.

 

55 urte baino gehiago badituzu eta establezimendu komertzial bat, ostalaritza establezimendu bat edo zerbitzu establezimendu bat baduzu, edo horiekin lan egiten duen edo harremana duen profesional bat bazara (aholkularitzak, elkarteak) edo, besterik gabe, gaia interesatzen bazaizu, parte hartu ekainaren 14an, 14:30etik 15:30era, Errenteriako Xenpelar etxeko 1. solairuko aretoan ospatuko den jardunaldian.

 

JARDUNALDIAN IZENA EMATEA: https://www.oarsoaldea.eus/berrabiatu-negozio-eskualdaketa/jardunaldia20220614

 

Establezimenduen eskualdaketa prozesuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Garapen Agentziak Berrabiatu ekimenari buruzko gune bat argitaratu du bere webgunean, negozio bat eskualdatzeko edo lehendik dagoen beste baten erreleboa hartzeko interesa duten pertsonek laguntza eska dezaten.

 

Oarsoaldeko lau udalek, Garapen Agentziaren bitartez, parte hartzera eta informazioa hori interesa izan dezaketenen artean partekatzera animatzen dute.

 

EZ UTZI PERTSIANAK JAISTEN, SAIA GAITEZEN GURE KALEAK BIZIRIK MANTENTZEN!

 


Oarsoaldea