HEGAZKINEKO BIDAIARIEN ESKUBIDEAK

Kontsumitzaile gisa garrantzitsua da jakitea zein diren gure eskubideak, konpainiei egoeraren bat gertatzen bada zer eska diezaiekegun jakiteko.

Hegazkin-txartel bat erosten dugunean, hegazkin-txartela daukagunean seguru hegan egingo dugula pentsatuta egiten dugu. Baina, batzuetan, gure planak zapuztu ditzaketen egoerak gertatzen dira. Gerta daiteke hegan egin ezin izatea konpainiak hegaldia bertan behera uzten duelako edo hegazkinera sartzea ukatzen digutelako, edo atzerapena egotea.
 

Horregatik, garrantzitsua da jakitea zein diren gure eskubideak, konpainiei egoera horietakoren bat gertatzen bada zer eska diezaiekegun jakiteko.
 

Gai horiek arautzen dituen araudia 261/2004 (EE) Erregelamendua da, eta erreklamatu behar izanez gero, AESA (Aire Segurtasunaren Estatuko Agentzia) da erakunde eskuduna. Web orrian, ezereztea, ontziratzea ukatzea edo atzeratzea gertatuz gero ditugun eskubideei buruzko informazio guztia aurkituko dugu, baita erreklamazio-prozedurari buruzkoa ere.
 

https://www.seguridadaerea.gob.es/es/particulares/pasajero


Oarsoaldea