EHUN BIRZIKLATUEKIN TRAPUZKO PANPINAK EGITEKO TAILERRA HABIAN! INKUBAGAILUAN

Oarsoaldea Garapen Agentziak eta Ruben Pantigak, moda kontzienteko KIBO proiektuarekin, trapuzko panpinen tailerra antolatu dute apirilaren 8 eta 9an Habian! Inkubagailuan. Bertaratzen direnek trapuzko panpina bat egin ahal izango dute ehun birziklatuekin.

Tailerrak 3 orduko iraupena izango du eta Ruben Pantiga sortzaileak gidatuko du. Rubenek gaur egun Habian! Inkubagailuaren barruan lan egiten du beste moda-sortzaile batzuekin batera.


Ruben Pantiga
Moda Argazkigintzan lizentziatua Erresuma Batuan, 2010ean London College Of Fashionen (University of the Arts) amaitu zituen ikasketak. Azken hamarkadan moda, arte eta kultura garaikidearekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu du. Iraunkortasunaren defendatzaile sutsua, gaur egun bere KIBO (japonieraz itxaropena) proposamenaren bidez, bere sorkuntzen bidez, bizimodu jasangarria, arduratsua, etikoa, lotsagabea, egungoa eta kalitatezkoa erakutsi nahi du.

https://kibomodaconsciente.com/


Nori zuzenduta dago

16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eta gutxienez 2 pertsona eta gehienez 12 egongo dira. Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntzari esker, tailerrak 10 euroko kostua baino ez du izango.
Ezin duzu galdu!


Zertan datzan

Denok dugu erabiltzen ez dugun ehungintza etxean (arropa, errezelak, izarak eta abar). Tailer honetan, trapuzko panpina bat eraikitzearekin batera, berrerabiltzeko modu eraginkorrak azalduko dira (Upcycling,  Downcycling  Restyling) eta ehungintza horri guztiari bigarren bizitza emango zaio.

Gure planetarako onuragarriak diren kontsumo-modu berriak ere azalduko dira, hala nola Km0 moda.


Erreserba eta izen-emateak
Izena emateko epea apirilaren 7an amaituko da, edo tailerrerako 12 plazak betetzen direnean, izena emateko hurrenkeraren arabera.

Izen ematea bide hauetakoren bat erabiliz egin daiteke:

Emaila: habian@oarsoaldea.eus
Telefonoa: 943 494 129
Honako formulario hau betez: EHUN BIRZIKLATUEKIN TRAPUZKO PANPINAK EGITEKO TAILERRA.
 

 



Ekonomia eraldatuz, sormenean eta lankidetzan oinarrituta
Habian! Inkubagailutik Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatzen lagundu nahi da, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Ekintzaileei laguntza ematen zaie artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin lotutako proiektuetan, beren jarduerak garatzeko espazio bat izan dezaten. Tailer honekin eta urtean zehar antolatuko direnekin, Habian! -en dauden pertsonen diziplinak eskualdeko herritarrengana hurbildu nahi dira, euren sorkuntza etxera eramateko aukera eskainiz.

Edozein zalantza izanez gero:
habian@oarsoaldea.eus
943.494.129

 


Oarsoaldea