BERPIZTU programan, LAN MUNDUAN TXERTATZEKO POLOA

PROIEKTU HONEK 6 MILIOI EUROKO LAGUNTZA DU, EUSKO JAURLARITZAKO LAN ETA ENPLEGU SAILARI ESKER, LEHENTASUNEZKO JARDUKETA-GUNEEN ZAP(S) PROGRAMAREN ESPARRUAN.

BERPIZTU programa Eusko Jaurlaritzak abian jarritako ekimena da, Oarsoaldea Biziberritzeko Plan Estrategikoan jasotako jarduera-ardatzak garatzeko. 24 milioi euro ditu guztira, eta 7 lan-ildotan banatuko dira.

Oarsoaldea Eskualdeko Plan Estrategiko honetan zehaztutako erronka eta ildo estrategikoetako bat lan munduan txertatzeko polo bat sortzea izan zen, Oarsoaldeko eskualdeko pertsona eta kolektibo ahulenak erdigunean jarriko dituena.


Era berean, hiru ardatzetan egituratzen da (ekonomia suspertzea, enplegua dinamizatzea eta zeharkako hirugarren ardatz bat, enpleguaren kalitatea eta genero-berdintasuna), bai eta lau jarduera-ildo osagarritan ere:

 

  • BADIA BERRI, S.L. gizarteratze-enpresa finkatzea: badiaberri.eus
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko berrikuntza- eta esperimentazio-gunea
  • Enplegu Plan Integrala, hainbat kolektiboren beharretara egokitutako enplegu-programez osatua.
  • ESKUALDEKO INKLUSIO SAREA: eskualdeko inklusio sareko gizarteratze eta laneratze proiektuak.

Oarsoaldea garapen agentziak eta Eusko Jaurlaritzak eskualdean gizarteratzeko eta laneratzeko polo hori martxan jartzeko hitzarmena sinatu ondoren, Oarsoaldean lan munduan txertatzeko Poloa abiarazteko eratutako lehen jarraipen batzordea eratu da.

Planaren gauzatzea gainbegiratuko duen batzorde honetan parte hartu dute, Alfonso Gurpegik, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko sailburuordeak, María Gloria Múgica Condek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaK, Francisco Pedraza Morenok, Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetzako Enplegu eta Gizarteratze zuzendariak, eta Oarsoaldea ordezkatuz: Aizpea Otaegi, Garapen Agentziako presidentea eta Errenteriako alkatea, Miguel Angel Sanchez (Lezoko Udaleko zinegotzia) eta Fernando Nebreda, agentziaren gerentea.


 

Lehen jarraipen-bilera horrek OARSOALDEAN LANERATZEKO POLO JARDUERA-PROGRAMA orokorra abiaraztea eta inauguratzea ekarri du. Bertan, jarduera-programaren jarraipen-eredua ezarri da, jarraipen-batzordearen eta jardueren araberako lantaldeen bidez (Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza, Lanbide eta Oarsoaldea).


 



Programan jasotako ildo orokorrak, aurreikusitako 2021-2022 jarduketen kronograma eguneratua eta egiten ari diren aurrerapenak aurkeztu dira. Lehen batzorde hori amaitzeko, Batzordeko kideek Badia Berri bisitatu zuten, gizarteratzeko enpresa horretan egindako aurrerapenak bertatik bertara ikusteko eta Badia Berriko hasierako pabilioiaren ondoko pabiloi berria ezagutzeko; egungo espazio-beharrei erantzuteko eta pertsona gehiagori beren egoera soziolaborala hobetzeko aukera emango die gune berriak.