EMAIOZU BIZITZA BERRI BAT HUTSIK DAGOEN ZURE ETXEARI: alokatu ezazu!

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoak alokairuaren kudeaketa osoan laguntzen dizu, abantaila eta onura handiak eskainiz.

Agian ez duzu hutsik duzun zure etxe hori alokatzeko asmorik. Hilabeteko kuota ez jasotzeak, etxea modu onean ez zaintzeak, errentan hartzen dituzun pertsonekin sor daitezkeen gatazkek, edo, besterik gabe, zure etxebizitza alokairuan nola utzi ez dakizunez, ez zara animatu pauso garrantzitsu hori aurrera ematera.


Hala ere, zure etxea Oiartzungo Etxebizitza sozialeko Bulegoaren bidez alokatzea irtenbide ona izan daiteke hileko diru-sarrera finkoak sortzeko, eta horrek lagundu egin diezazuke higiezinak berak sortzen dituen gastu finkoei aurre egiten (zaborrak, ura, OHZ, erkidegoa, asegurua, hipoteka, halakorik balego). Gainera, gure eskualdean dagoen etxebizitza sozialaren defizita arintzen lagunduko duzu, baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonei etxebizitza duina eskuratzeko aukera emanez.
 

Zer onura lortuko ditut nire etxebizitza Oiartzungo etxebizitza-bulegoaren bidez alokatzen badut?

 

  1. Arrisku anitzeko etxe-asegurua doan. Gainera, lagapenaren unean zenuen kontserbazio-egoera berean itzuliko dizugu etxebizitza (erabilpenagatik eragindako ohiko higadurak salbu).
  2. Alokabideren aseguru hirukoitza ASAP edo Bizigune programetarako. Juridikoa, kaudimena (maizterrak alokairua ordaintzen ez badu) eta balizko kalteen aurrean.
  3. OHZren % 50eko deskontua.
  4. 60 €-ko errenta osagarria 12 hilabetez, udaletik jasoko duzuna.
  5. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko laguntza (gehienez 100 €).
  6. Doako alokairuaren kudeaketa osoa. Ez duzu fidantza-izapideak egiteaz edo alokairuarekin lotutako beste edozein ekintzaz arduratu beharko, errentamenduaren kudeaketa osoa etxebizitza-bulegoak egiten baitu.
  7. Programan 5 urtez egoteko konpromisoa.
  8. Berritze-proiektuaren finantzaketa (3.000 €arte).
  9. Obra-lizentzietan % 95eko hobaria.
  10. Gizarte-onura. Gogoratu! Etxebizitza-bulegoaren bidez egiten diren alokairuak kalteberak diren pertsonentzat zuzenduta daude, baliabide ekonomiko eskasak dituztenak merkatu librean sartzeko.

Beraz, hori egitean, gizarte-lan garrantzitsu baten partaide zara.
 

Doako zerbitzua: Informa zaitez konpromisorik gabe!


Etxebizitza Bulegoa doako informazio- eta bitartekaritza-zerbitzua da, bai errentatzaileentzat, bai maizterrentzat.


Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Alokabiderekin lankidetzan, Oiartzunen hutsik dauden etxebizitzak alokairu duinean merkaturatzeko programa berri hau jarri zuen abian duela urte batzuk.


Bulegoaren helburua da behar diren izapidetze-lanak egitea, etxekoentzako eta maizterrentzako zerbitzu erosoa eskainiz: aukeren berri ematea; kudeaketa-lana egitea; laguntzak eta dirulaguntzak bideratzea; kontsultarako eta izapidetzeko informazio-gune izatea; baita Etxebideren izapideak bertatik egitea ere.


Abantaila horien guztien berri izateko eta izapide guztiak egiteko, eskatu aurretiko hitzordua, 943 494 129 telefonoan edo etxebizitza@oiartzun.eus helbide elektronikoan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

etxebizitza bulegoa


Oarsoaldea