Enpresa idea bat garatzeko LANBIDEren ekintzaileentzako laguntza

Oarsoaldea Garapen Agentziak, laguntza honen esparruan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan eta erakunde laguntzaile gisa, ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen die negozio-ideia bat aztertzeko eta garatzeko prozesuetan.

  • HELBURUA: Negozio-ideia bat aztertzea eta garatzea, edozein jarduera-adarretan, dedikazio esklusiboko erregimenean.
  • NORI ZUZENDUA: Langabezian dauden eta LANBIDEn izena emanda dauden EAEko ekintzaileei.
  • KOPURUA (eurotan): 1.000€ + %15 30 urte azpitik eta 18 urte gainetik + %15 emakumeak.
  • ESKAERA EPEA: 2023ko azaroak 10 arte.

 

 

HELBURUA

Laguntza hauen helburua enpresa-ideia bat aztertu eta garatzen laguntzea da, 2 hilabeteko tutoretzaren bidez.

BALDINTZAK

  • EAEn erroldatuta egotea eta bertan bizitzea.
  • Langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Aurreko urtean JEZn eta Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda ez egotea.
  • Aurreko deialdietan ideia garatzeko edo martxan jartzeko laguntzarik jaso ez izana.
  • 2 hilabetez enpresa-ideia garatzen aritzea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.

JUSTIFIKAZIOA ETA ORDAINKETA

Justifikatzeko epea tutoretza amaitu eta hilabetekoa izango da. Justifikazio-memoria aurkeztea ezinbesteko baldintza izango da laguntza lortzeko. Ordainketa, behin Lanbidek onarpen ebazpena bidali eta gero burutuko da.

NOLA ESKATU

Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, Torrekua eraikineko 2. solairuan, Habian! Hazitegia, 9:00etatik 14:00etara. Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da. Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Eskaeraren eranskina.
  • Eskaera baloratzeko eranskina.
  • NAN fotokopia.
  • Errolda ziurtagiria.
  • Lan-bizitza.
  • RGI titularra edo onuraduna denaren ziurtagiria (hala badagokio).
  • LANBIDEn inskribatuta izatearen dokumentua (Inskripzio Aldien Ziurtagiria).
  • Gizarte Segurantzaren ordainketa-ziurtagiri korrontea.
  • Ogasuneko ordainketa-ziurtagiri arrunta.
  • Ogasunaren ziurtagiri historikoa (JEZ historikoa).
  • Enpresa-kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria (hala badagokio).

 

 LAGUNTZARI LOTUTAKO DOKUMENTAZIOA

INFO+

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Oarsoaldea Garapen Agentziaren Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin:


Oarsoaldea