Euskadi Bono Denda 2022

Oarsoaldeko txikizkako merkataritza dagoeneko kanpaina honetara atxiki daiteke.

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Bono Dendaren hirugarren edizioa argitaratu du. Euskal txikizkako merkataritzarako pizgarrien hau tokiko saltoki txikia suspertzeko eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotura duten merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburu duen laguntza da.
 

NOLA FUNTZIONATZEN DU “EUSKADI BONO DENDAK”

EAE osoan kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko Euskadiko herritarren eskura dauden deskontu-bonuen bidez. Programa lurralde historiko bakoitzeko merkataritza-ganberen bidez kudeatuko da.

"Euskadi Bono Denda" deskontu-bono horietako bakoitzak 10 euroko balioa izango du, gutxienez 30 euroko erosketa bakoitzeko. Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioarekin, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean edo gehiagotan erabili ahal izango ditu.

Establezimenduek aplikatuko dituzte deskontu-bonuak, EAEn bizi direla egiaztatu eta erosketak egiterakoan onuradunak identifikatu ondoren.

Bonuaren deskontuaz baliatzeko eskubidea duten kontsumitzaileak 16 urtetik gorakoak izango dira, EAEko edozein udalerritan bizi direnak, pertsona bakoitzeko bost bonu gehienez ere.


"EUSKADI BONO-DENDA" PROGRAMA ATXIKITZEKO ETA KUDEATZEKO PROZESUA

Baldintzak betetzen dituzten eta programa honekin bat egin nahi duten saltokiek euskadibonodenda.eus webgunean egin beharko dute atxikitzeko eskaera maiatzaren 26a baino lehen. Bonua erabiltzeko epea egun batzuk geroago hasiko da, plataforman programan sartutako saltokien datu guztiak eguneratu eta bonuen banaketa egin ondoren, eta uztailaren 3ra arte iraungo du.

Ganberek, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, eskabidea onartu edo ukatu duten jakinaraziko diete saltoki eskatzaileei, esleitutako deskontu-bonuen kopurua ere, hala badagokio. Nolanahi ere, irizpide demografikoen araberako banaketa orekatua bermatuko da.

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie.


EUSKADI BONO DENDA OARSOALDEAN

Programa honi atxikitzeko interesa duten eta informazioa eta argibideak behar dituzten Oarsoaldeko establezimenduek Oarsoaldea Garapen Agentzian eta Oarsoaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoan egin dezakete edozein kontsulta:

Oarsoaldea Garapen Agentzia: 942 49 41 29 edo oarsoaldea@oarsoaldea.eus

Oarsoaldeko Merkataritzako Bulego Teknikoa: 943 51 45 53 edo tecnicogatc@errenkoalde.org

Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako establezimenduak kanpaina honekin bat egitera animatu ditu. Kanpaina honek tokiko merkataritzan kontsumoa suspertzen eta indartzen lagunduko du, baita etxeko eta tokiko ekonomia suspertzen ere.


Oarsoaldea