EUSKAL PLANISFERIOAZ TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko Virginia Garcia zuzendariaren eskutik

 

Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko zuzendari Virginia Garciak Euskal Herriko zeru gainean bistan izaten ditugun izarrak bereizten eta ezagutzen erakutsiko die Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan. Aranzadiko adituak, "Elkano. Euskal Planisferioa" izeneko saioak emango ditu urtarrilaren 28ra bitartean Oarsoaldeko sei euskaltegietan, Mintzagun programaren baitan.


Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin ordu eta erdiko iraupena duen tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan.


Saio horien helburua euskara ikasten ari diren pertsonei gai berritzaileak eta gaurkotasunekoak hurbiltzea da, gai horren inguruko bizipenak lehen kolpean euskaraz izan daitezen. Horrekin batera nabarmendu nahi da edozein gai euskaraz landu daitekeela eta ikasleek ez dutela arazo berezirik hizlariak azaltzen duena ulertzeko.


Egitasmoan parte hartuko duten euskaltegien zerrenda honakoa da:

* 2022-1-18: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua:  09:30 - 11:00
* 2022-1-18: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 15:30 - 17:00
* 2022-1-19: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 10:00 - 11:30
* 2022-1-20: EUE (Errenteriako Udal Euskaltegia)
Ordua: 09:30 - 11:00
* 2022-1-20: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 15:00 - 16:30
* 2022-1-27: Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 09:30 - 11:00

 


Oarsoaldea