Hazinnova Programa – Webinar informatiboak ETEak laguntzeko

Zure ETEaren errentagarritasuna hobetu, bezero berriak aurkitu edo ETErako produktu edo zerbitzu desberdinak diseinatu nahi badituzu, Hazinnova programak 8 informazio-webinar eskainiko ditu ekainaren 28an eta 30ean.

Ekonomia-eta finantza-premiarik edo ekoizpen, logistika, barne-administrazio, pertsona, bezero, merkatu berri edo produktuen inguruko premiarik baduzu, Hazinnova laguntza eska dezakezu, 8 webinar informatibotara gonbidatzen zaitugu, non Hazinnova programak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa izango duzun, eta nola baliatu zerbitzu horiek.

Hazinnovak aholkularitzako 50 ordu eskaintzen ditu, doan, 3 hilean emaitzak eskuratzeko. Laguntza hau zurea bezalako 5 langile edo gehiago dituzten ETEei zuzenduta dago. 

Aurreko bi deialdietan 437 enpresak parte hartu dute programan, 8,82ko gogobetetzearekin batez beste. 

Hazinnovak honako hauetan lagunduko dizu:

•  Zure enpresaren errentagarritasuna hobetzen

•  Prozesuen efizientzia optimizatzen

•  Gastuak eta entrega-epeak murrizten

•  Taldeko pertsonak motibatzen

•  Zure merkatu-kuota handitzen

•  Bezero-segmentu berriak aurkitzen

•  Zure jabetza intelektuala babesten

•  Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzen

•  Premia teknologikoak zehazten


Webinarak ekainaren 28an eta 30ean egingo dira. Informazio zehatza izena emateko formularioan.

Eman izena gehien interesatzen zaizun webinarrean, zure egungo enpresa-erronka konpontzen lagun diezazukeena.

KATALOGOA DESKARGATU


Oarsoaldea