HIRI BERRIZTAPEN TEKNIKARIA (21-11308)

Deskribapena:

Hiri berriztapen bulegoko arduraduna. Zereginak: hiri berriztapen bulegoa kudeatzea eta koordinatzea, lantalde tekniko juridikoa kudeatzea, bizilagunekin egin beharreko prozesua diseinatzea, energia-eraginkortasunari eta irisgarritasunari buruzko alderdi pribatuaren birgaitze-proiektuak koordinatzea eta kudeatzea, auzoko bizilagunekin komunikazio-ekintzak garatzea, diru-laguntzen oinarriak garatzea eta izapidetzea, energia-eraginkortasunari eta irisgarritasunari buruzko birgaitze-obrak kontrolatzea. Lanbide lan eskaintza

Baldintzak:

Baldintzak: arkitekturako gradua edo baliokidea, 6 hilabeteko esperientzia antzeko lanetan. Euskara: EGA profila edo antzekoa. Microsoft Office, Autocad, Presto edo antzekoak menperatzea. Obra kontratua. 2.540,60 euro gordin (x14).